• Enero
    UDALEK HAIEN BASOEKIKO ARDURA BERRESKURATU BEHAR DUTE BASOGINTZA- EREDUA ERALDATZEKO



    Hauxe topatu dugu Bakioko Udaleko Web orrian:
    "Laster Bakioko Udalak adjudikazio-prozesu bat jarriko du abian, herri baso-sail batzuk birlandatzeko eta basoberritzeko, hain zuzen Gaubieta, Andiño eta Sarratxo izeneko baso-eremuak, guztira 44,59 hektarea, horrela buelta emanez orain arteko garatu diren basoa kudeatzeko politikei.
    Birlandatuko den herri baso gehiena helburu produktibo hutsarekin erabili izan da azken hamarkadetan, batez ere eukaliptoa eta pinua izan baitira nagusi bertan. Oraingo honetan basoaren berezko izaera babesteko asmoz, Udalak apurka-apurka bertoko basoaren aldeko apustua egin nahi du, bereziki aipatutako Gaubieta eta Andiñoko kostaldeko mendi-hegaletan eta Sarratxo aldean, modu jasangarriagoan kudeatuz herri ondasunak.
    Erabaki hau aurrerapausu handia da Bakio Udalak herritarrekin batera diseinatu zuen Bakioko Posizionamendu Estrategikoaren Oinarriak izeneko dokumentuan zehaztutako bidean. Bertan, argi azaltzen dira lurralde ereduaren plangintza berriaren nondik norakoak epe luzerako, 2030erako hain zuzen"
    Bakioko Udalak argitaratu duen moduan basogintza-eredu berriak jorratu behar dira. Azken hamarkadetan administrazioetatik ezarri den eredua zaharkituta gelditu delako . Naturarekiko kaltegarria izateaz gain ez da inolaz ere errentagarria. Hau da bidea gure ustez : Udalek bere basoekiko ardura berreskuratu behar dute . Bakiokoak aurrera pausu bat eman du , Lezamako basoak zain daude...

    Lezama Bizirk