• Diciembre
    TXORIERRIKO KORRIDOREAN, ERLETXETIK ERRONTEGIKO ZUBIRAINO, IBILGAILUEN ABIADURA ORDUKO 80ra MUGATZEKO ESKAERA
    Bilbo inguruko kapazitate handiko errepide guztietan ibilgailuen abiadura maximoa mugatuta dago. Aspalditik Foru Aldunditik eman diren datuen eta azterketen arabera abiadura orduko 80 kilometrora mugatzeak ondorio onuragarri asko omen dakar. Hori dela eta Bilboko , Leioako, Barakaldoko, Mungiko korredoreetan aspalditik dago jarrita muga hori.
    Kontuan hartu behar da onartutako abiadura zenbat eta handiagoa izan kutsadura akustikoa, kutsadura atmosferikoa, erregaiaren kontsumoa, istripuen larritasuna eta maiztasuna… handitzen doazela. Hori dela eta Bilbo Metropoliko korridore handi guztietan orduko 80ko muga ezarrita dago, Txorierriko korridorean ezik. Kuriosoa da Larrabetzutik hasita korridore osoan 120an edota 100ean joan daitekela , baina bakarrik Errontegi ingururaino, bertan 80ra jaitsi behar duzulako. Zergatik Txorierriko udalerriek eta herritarrek pairatu behar dugu kutsadura eta arrisku hau , eta beste metropoliko herrietan ez?. Besteotan hartutako neurriak hemen ere aplikatu baizik ez dugu eskatzen.
    Beraz Lezamako Udalari, eta bide batez Txorierriko udal guztiei zera eskatzen diegu:
    1- Txorierriko korridore osoan orduko 80ko gehinezko abiadura ezartzearen eskaera bere egitea.
    2- Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailari eskaera luzatzea.

    Neurri hori aplikatu ondoren espero dugu:
    -Ibilgailuek sortzen duten zarata gutxitzea
    -Ibilgailuen erregaiaren kontsumoa murriztea
    -Atmosferara eragiten diren gasen eta partikula kutsakorren kopurua gutxitzea.
    -Segurtasuna hobetzea.
    Azken finean lurraldearen eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea.


    Lezama Bizirk