• Junio
    PLAN OROKOR BERRIA, ZAHARRAK BERRI
    Ekainaren 6an , Lezama Bizirik ezik, beste herriko elkarteak deitu ditu "funtzioetan" dagoen udal gobernuak, hirigintza Plan Berriaren Aurrerapenaren berri emateko.
    Azalezko azalpena izan arren bi gauza argi gelditu dira: Aurretik behin betiko anulatuta gelditu diren Arau Subsidiarioen kopia gaiztotua besterik ez dira edukian: Industria gune berri erraldoia ( 600.000m2) eta etxebizitza "garapen" desegokia mantentzeaz gain , Garaioltza nekazal gunea "urbano" kalifikatu nahi dute berriro , hirigintza arrazionalaren irizpide guztiak apurtuz. Forman be berririk ez , partehartzea "ona" dela esaten dute baina gero, herrian hirigintzan diharduen elkarte bakarra, Lezama Bizirik, bartertzen jarraitzen dute, gobernu talde ohiaren irizpideak konpartitzen ez dituelako.
    Lezama Bizirk