• Enero
    M6. LEZAMA ERE ABIAN ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE.
    Ez da txantxetakoa IZARTU LEZAMA ELKARTEAK abian jarri duen egitasmoa 2018ko maiatzaren 6an Lezaman egingo den herri kontsulta arrakastatsua izateko.
    "Bidea ibilian egiten da" lelopean Lezamako elkarte guztiak batu gaitu urtarrilaren 12an kultur aretoan, egitasmoa aurkeztu eta denon partehartzea eskatzeko.
    Egitasmoak data-erreferentzi hauek ditu:
    -400 BAIETZ !. Urtarrila-Otsaila : Herritarren babesa irudikatzeko ekimena. Herrian, kontsultaren babesa adierazteko 400 sinadura biltzea da helburua.
    -GASTEAKAZ SOLASALDIA. Gazteei zuzendutako solasaldia.
    -GALDERA ADOSTEA. Martxoa. Galdera adostu eta sortzea, lezamar guztion arteko auzolanean egin beharko dugu.
    -AUZOLANEAN JAI GIROAN. Apirila. Galdeketa-eguneko lanak banatuko dira eta herritarron laguntza ezinbestekoa izango da. Boluntarioek aurrera pauso bat eman beharko dugu. SUKAL-KLIK EGUNA ( apirilaren 21) tresna izango dugu honetarako.
    -M6. Maiatza!. HERRI GALDEKETA!. Egunean zehar mota guztiko ekitaldiak.

    Lezama Bizirik elkarteak Izartuk konbokatutako bileran egon zen eta gure egin dugu egitasmoa gustoz eta ilusioz. Sinadura bilketarako epean gaude sartuta eta egun hauetan Izarturekin adostuko dugu gure lagun eta bazkidei ekimena helarazteko era egokiena.
    Erabakitze - eskubidea lortzeko bidean M6an lezamarrok erronka garrantzitsua dugu . Parte hartu!

    Lezama Bizirk