• Septiembre
    Lezamako Mendi publikoen basoek beste kudeaketa plana behar dute
    SANTA MARINA-GANGUREN 2014,Lezamako mendi publikoen kudeaketa planari buruzko hainbat erreflexio---

    Oraintxe bertan indarrean dagoen plana, Lezamako Udalak eta Foru Aldundiak onartuta ( biak EAJ-PNVko gobernuareki), 2015-2019 epeari dagokio, eta hurrengo plana 2020-2024 epean zehar gauzatuko da. Beraz, momentu egokia iruditzen zaigu indarrean dagoena aztertzeko eta hurrengoari begira aportazio batzuk egiteko.
    Eta nori dagokio guztiaren kudeaketa? Hartu diren erabakiak eta hartuko direnak? Batetik, kudatzealari, hau da Bizkaiko Foru Aldundiaren Baso zerbitzuari, eta bestetik, mendiaren jabeari, hau da Lezamako Udalari. Gainera azken horrek lehentasunak ere zehaztu behar ditu.

    ZABALERA eta ERABILERA
    Santa Marina-Ganguren mendi publikoak 213,88 ha ditu, eta txostenean 1.2.3.2 atalean esaten duen arabera “ La vegetación potencial – hau da giza jarduerarik gabe nolakoa izango zen – del monte sería, según el mapa de series de vegetación disponible, de “Marojal”, en la zona de la cumbre, y “Robledal acidófilo y robledal bosque mixto atlántico, en la mayor parte del monte. En la actualidad la presencia de esta vegetación, sobre todo en forma de bosque atlántico mixto, ha sido recluida a determinadas zonas, donde las plantaciones forestales no han tenido un buen desarrollo.”
    Beraz, aldapa handiko edo handiegiko tokietan izan ezik, beste guztietan kudeaketa planen borroka mitikoaren helburua izan da zeuden hariztiak eta sor daitezkeenak kentzea helburu produktiboak lehenetsita. Halako borroka sutsua pinu eta eukaliptoen alde zeinek bultzatu du? Lezamako Udal gobernuak eta Diputazioko baso zerbitzuak.

    PROPOSAMEN OROKORRA
    Kudeaketa plan horren gida lerroak dira:
    1- Erabilera produktiboa. 149,58 ha. Batez ere ez badira lursail aldapatsuegiak, lurzoru oso pobreak, haitzekin.. eta gainera makineriarako sarbide egokiak badituzte. Zatirik handiena.
    2- Kontserbaziorako erabilera. 40,74 ha. Horietan erabiliko diren irzpideak kontrakoak izango dira. Batez ere lursail aldapatsuegiak, lurzoru oso pobreak, haitzekin… badira eta gainera makineriarako sarbide desegokiak badituzte.
    3- Produkzio eta kontserbaziorako. 10,46 ha. Aurreko bien artekoen ezaugarrien nahasketa bat dutenak dira. Bertan plantazio mistoak daude.
    4- Ganadurako. 6,15 ha. Batez ere zuhaitzik gabeko guneetan. Hala ere azpimarratzen da euren erabilera “forestal” izaten jarraitzen duela.
    5- Infraestrukturak. 6,94 ha.

    AUKERATUTAKO ESPEZIEAK
    Kontuan hartuta 2014ko egoera eta aurrera begira:
    -Pino marítimo –Pinus pinaster- 61,63 ha
    -Pino radiata –Pinus radiata- 45,90 ha
    -Eukaliptoak –batez ere Eucalyptus globulus- 30 ha
    -Beste espezie batzuk
    Orokorrean planteatzen da Pino maritimo moztu ondoren Pino radiata eta Douglas izeia landatzea lursail onenetan eta bertako frondosak –hosto zabalak- tokirik txarrenetan.
    2.1.10 atalean esaten du badaudela 42 ha Pino maritimoz osatuta mozteko adina gaindituta dutenak eta moztu egin beharko zirenak, baina kontuan hartu behar direla sektoreak dituen zailtasunak – Azken hori 2.2 puntuan jasota-.


    LANDATZEKO ESTRATEGIA
    1.2.2.2 puntuan ongarri kimikoak lurzoru pobreenetan erabiltzeko gomendioa edo beharra argitu ondoren, eukaliptoak landatzeko erabil daitezkeen produktuen zerrenda egiten da:
    -Glifosato (Roundup): herbizida ez selektiboa. 3-5 litro/ha.
    -Surfaktante. Glifosatoarekin batera. Penetrabilitateaa handitzeko.
    -Preemergente. Adibidez Simazina 90 1-2 kg/ha. Aurreko herbizida erabili ondoren erabiltzen da, ez daitezen bedarrak edo haritzak hazi.
    -Gramizida: Adibidez Galant-Plus 2-3 litro/ha.
    -Hosto zabal edo frondosen kontra, batez ere Lontrel 3A, 0,5-0,7 litro/ha.

    Zer esan halako panorama irakurri ondoren?. Helburua argi dago: eukaliptoa bai, haritzarik ez. Landareaz soiltzeak sekulako higadura sortzen du. Eta zertarako? Eukaliptoak landatzeko, lurzorua galtzeko, lurra eta ura kutsatzeko… Dena paper enpresei saltzeko.



    EUKALIPTOAK MOZTEKO PLANGINTZA

    Datorren hamarkadan aurreikusten da 22,46 ha moztea -10etik eta 27 urtekoak-. Horiei gehitu beharko zaizkie beste 14,75 ha, 2014an urte bete zuten eukaliptoz osatuta.
    Eta zer gertatzen da moztutako eukaliptoekin? Berriro ere hazi egingo direla. Behin eta berriro, 5 edo 6 bider. Beraz, eukalipto horiek datozen 100 urtetan etengabe berpiztu eta berriztuko dira, ez bada sustraietatik ateratzen direla. Eta zeinek ordainduko du gasto hori? Nola geratuko da mendia ordurako? Zer landatu ahal izango dute eukaliptoaren ordez?
    EROSIOA EDO HIGADURA
    1.2.2.3
    1.2.2.4 “Durante el trabajo de campo del inventario no se detectaron zonas con evidencias erosivas ni desprendimientos”.
    Dirudienez behaketa egin da azalera guztia begetazioz ondo babestuta egongo balitz bezala. Baina behaketa egingo balitz hainbeste herbizida, gramizida, hosto zabalakoen kontrakoak… erabili ondoren? Lurraren azala babesik gabe geratzen da eta orduan erosio kalteak oso larriak izaten dira.
    Gauza bera gertatzen da zuhaitzak mozten dituztenean. Matarrasa sistema erabiltzen da – ez da zuhaitzik geratzen-, makineria astunak dena zapaltzen du, lurzorua birrinduta geratzen da eta higaduraren ondorioak ikaragarriak dira: euriak lurra eramaten du frenorik gabe, gaineko azala desagertu egiten da, dena arrakalatuta ikusten da… Kalteak oso nabariak eta larriak izaten dira.
    INGRESOAK. DIRU- SARRERAK
    1.4.1 puntuan aztertu egiten da azken hamarkadan ingresatu den dirua: 135.218,67 €.
    Diru-sarreren 56/2015 Foru dekretuaren arabera ingresoen %24 Hobekuntza Fondoarentzat izan behar dira. Horretaz gain beste lan asko ere ordaindu behar dira: landaketak, ongarri kimikoak, herbizidak, desbrozatzea, tratamentuak gaixotasunak zabaltzen badira…
    Benetan Udalak irabazten duenak auskalo zenbat den.

    PISTAK
    “Debido a la alta densidad de pistas y a la accesibilidad al monte, se limitará realizar nuevas pistas, salvo en el caso que se considere técnicamente necesario”
    Ez da txiste bat. 2.1.9 puntuan jasota dago.
    Beste txiste on bat. Egin den azterketaren arabera, 1.5.1 puntuan esaten du. “Las pistas secundarias son normalmente de tierra… Son también transitables durante todo el año”
    Horren arabera ez dago inongo arazorik makineria, kamioiak… sartzeko pista guztietan edozein garaitan, mozteko baimenak emateko urtarrilean eta otsailean –oraintxe bertan ere bai-.

    TXOSTENAREN HUTSUNEAK
    Batzuk komentatuta daude: erosiorik ez ikustea, zer egin eukaliptoarekin jakinda behin eta berriro hasten dela, toki onenetan eukalipto eta pinua sartzea, balantze ekonomiko zalantzazkoa, pistei buruzko “azterketa”… baina badira beste batzuk aipatzen ez dinenak eta lehen lerroan agertu behar direnak.
    1- Plater tiroaren eremua erabiltzea aisialdirako. Baina aipatu gabe zatirik handiena lur eta produktu toxikoz beteta dagoela, behin baino gehiagotan salatu genuen moduan.
    2- Panpa bedarraren -Cortaderia seollana- inbasioaren aurrean hartu beharreko neurriak eta aurrekonturik ez egotea.
    3- Eukalipto bakar bat gehiago ez landatzea. STOP eukalipto.
    4- Zehaztea zer egingo den eukaliptoa lehen aldiz moztu ondoren lur sail horietan. Eta bigarrenez? Noiz arte?
    5- Baso lanak makineria astunarekin ezin dira egin urteko sasoi guztietan, kontrakoa esatea gezur galanta da.
    6- Aisialdirako ibilbide proposamena 2,6 kilometro baino ez izatea, 30km pistak direnean.

    TXOSTENA BERRIKUSTEA
    Txosten berria irizpide ezberdinekin abian jarri behar da. Badira beste enpresa eta elkarte batzuk baso-kudeaketaz arduratzen direnak eta paper fabriken mende ez dagoenak. Udalak eta batez be udal gobernuak dauka horren ardura. Nolako basoak, nolako ingurua nahi dugun bere esku dago. Berak erabaki du udal lurrak, lur publikoak, pinuz eta eukaliptoz josita egotea. Bada eredu hori baztertzeko garaia!.


    Lezama Bizirk