• Febrero
    LEZAMAKO PAKE EPAILEAK ALKATESA DEITU DU OTSAILAREN 24RAKO
    Lezama Bizirik Elkarteak eta lau bazkidek horrela eskatuta, Lezamako Pake Epaileak udaleko alkatesa eta eskatzaileak konbokatu ditu otsailaren 24rako pake epaitegian. Zioa zera da: Alkatesak bazkide batzuen "kurrikulum"politikoak ikertu eta erabili egin ditu , Auzo Elkartearen lana gutxiezteko.
    Udalak aprobatu zituen Arau Subsidiarioak bertan behera gelditu eta gero ( Euskadiko Epaimahai Gorenak Lezama Bizirik Auzo Elkarteak aurkeztutako errekurtsoari arrazoia eman zion iazko udan) alarma guztiak piztu omen dira udaleko arduradun nagusiengan eta , dirudienez, erasora pasatzea erabaki dute. Hori dela eta beraien proposamen urbanistikoak defendatzeko egoki iruditu zaiela Auzo Elkartearen bazkide batzuen pentsamolde eta jarrera politikoak "salatzea" ,heuren planteamendu urbanistikoak gutxieztu nahian.
    Benetan harrigarria!.
    Hirigintzari ezagutza eskasa izateaz gain, udaleko arduradunek demokrazia eta gizatasuna zer diren ere ez dakitela demostratu dute .
    Butulescuk ( idazle eta politikari errumaniarra) diñoenez: " Ezjakintasuna zamarik astunena den arren, badaramanak ez du sentitzen"
    Lezama Bizirk