Aurretik garbiketako lan gogorra eginda eta Josu Ziordiaren azalpenanekin oso goiz polita bizi izan ahal dugu, eguraldia lagun ez izan arren. Gaztelumndiko bunkerrak, Kantoibasoko kobazulo eta aterpeak, Urrustimendiko lubaki ikusgarriak... Hortxe bertan 73 urtez egon arren oso lezamar gutxik ezagutzen dituzte aztarna historiko hauek eta desagertzen doaz pittinka pittinka administrazio guztien axolagabekeriak eraginda.
Elkartean unkidura handiz prestatu eta burutu dugu ihardunaldi hau eta oinarri bezala hartzen dugu 75.urteurrena behar den moduan antolatzeko beste Txorierriko elkarteekin elkarlanean posible bada.