• Noviembre
    KOLORE GUZTIETAKO BASOAK Elkartearen gonbidapena azaroaren 24rako
    AZAROAREN 23AN BERTOKO BASOEN EGUNA OSPATZEN DELA ETA GONBIDAPEN HAU JASO DUGU KOLORE GUZTIETAKO BASOAK ELKARTEAREN PARTETIK.
    LEZAMA BIZIRIK ELKARTEAK BAT EGITEN DU EKIMEN HONEKIN ETA GONBIDAPENA ZUOKIN GUZTIOKIN KONPARTIZTEN DU

    Lagun hori:
    Azaroaren 23ak Bertoko Basoen Egunarekin bat egiten duenez:
    Kolore Guztietako Basoak, bertoko basoa berreskuratzeko eta egungo basogintza intentsibo eredua gainditzeko lan egiten duen plataformak, jolas egiteko eta kritikarako egun bat antolatu du azaroaren 24an. Ekitaldia Gernikan ospatuko da, eta helburua da eukaliptoak dakartzan arriskuak ikusaraztea. Beste kontinente batean jatorria duen espezie horrek ingurumena larriki kaltetzen du, batez ere, Bizkaiko hainbat herritan gertatzen den bezala, hektarea askotako monolaborantzarekin.
    Ekitaldian aurreskua dantzatuko zaio Gernikako eukaliptoari. Izan ere, zuhaitz mota horren landaketa etengabe ari da hazten, eta badirudi radiata pinuaren ordezkoa izango dela. Horregatik, aurreskuak ez du omenaldi izaera izango, eta dantzariak beltzez jantzita dantzatuko du.
    Dantzaren ostean, ekitaldia bazkalordura arte luzatuko da, eta Kolore Guztietako Basoak plataformaren proposamenaren inguruko esku-orriak banatu bitartean herrian zehar kalejira egingo da.
    Bazkaria Astran egingo da Ortutik ahora ekocateringaren eskutik. Horretarako beharrezkoa da azaroaren 20a baino lehen izena ematea honako helbidean: koloreguztietakobasoak@gmail.com
    Zatoz!

    EGITARAUA:
    12:00 Gernikako tren geltokia (kalejiraren hasiera)
    13:00 Euskal Herria Museoko lorategia (aurreskua)
    14:30 Herri-bazkaria Astran (beharrezkoa da azaroaren 20a baino lehen izena ematea koloreguztietakobasoak@gmail.com )

    Lezama Bizirk