Horrela lotu da Izekotza ( isuzkitza) , Lezama Leguizamon familiaren jabeek baserrian bizi ziren gazteak bota eta sarrera zein arkupea tapiatu ostean. Lezama Bizirik elkarteak aktuazio hau salatzea aztertuko du.
Isuzkitza baserria Lezaman dagoen ondare historiko garrantzitsuenetariko bat da eta babesteko katalogoan sartzeko izendatua dago. Azken hamarkadetan hutsik eta utzita egon ondoren gazte batzuk okupatu eta habitatu dute azken hilabetetan eta dakigunez, denbora horretan bizi dira begirune osoz eraikin, ingurua eta auzokideekiko, Hala ere lehenengo unetik jabeak gazteak kaleratzea saiatu dira eta , azkenean, desalojatu eta berehala tapiatu dute baserria , fatxada eta arkupea arrazoi barik erasotuz. Gure ustez horrelako aktuazioa ez da bidezkoa , denen ondare historikoa kaltetua suertatzen delako eta hori dela eta, dagokion instituzioaren aurrean salatzea aztertuko dugu