NEKAZARITZARI BULTZADA ALA MARKETING HUTSA?
Urriaren 2an Nekazarien Eguna izango da Lezaman. Ospakizuna ondo dago, baina hobe izango litzateke nekazaritzarako onenak diren lurrak kentzen jarraituko ez balute
Foru Aldundiak dio Bizkaiko Lehen Sektorea bultzatzen duela, BAINA PTP-A ONARTU ZUEN, HAU DA , DATOZEN 16 URTEETAN:
- Bilbao Metropolitarrean 90.000 etxebizitza berri egin nahi ditu (egun 40.000 hutsik egonda).
- Industriarako 6.000.000 m2 berri kalifikatu nahi ditu (horietatik 1.200.000 m2 Lezaman), egun 8.000.000 m2 kalifikatuta daudelarik okupatu gabe.
- Eta horretarako egun nekazaritzarako diren lurrak okupatuko ditu, balio agrologiko handikoak batzuk.
Lezamako Udalean agintzen duten horiek bertako baserritarrak apoiatzen dituztela diote, BAINA AURKEZTU DUTEN PGOU-AN DATOZEN 8 URTEETAN:
- Aretxalde isurialdean (Kurutzen eta Ugarten) ia 600.000 m2 kalifikatu nahi dituzte etxebizitzarekin bateragarri ezineko lurzoru industrial PTPak dioena betetze bidean lehen urrats moduan (1.200.000m2 16 urtetan)
- Egungo etxebizitza kopurua %50an handitu nahi dute, 200 baino gehiago hutsik egonda.
- Okupatu nahi diren lurrak balio estrategiko handikoak dira PTS Agroforestalaren arabera, hain zuzen ere, PTS horrek lur horien kontserbazioa ordenatzen du nekazaritza eta abeltzantza jardueretarako.
LEHEN SEKTOREAK BEHAR DUENA FORU ALDUNDIAK ETA LEZAMAKO UDAL GOBERNUAK KENDU NAHI DIOTENA DA; HAIN ZUZEN ERE, LURRA.
BESTE PTP BAT BEHAR DUGU BILBAO METROPOLIARREAN ETA BESTE PGOU BAT LEZAMAN!
Lezaman, 2011ko urriaren 2an.