Hiri Plan berria dela eta Sei Lezamako elkartek deituta ekainaren 29an burutu zen Herri Batzarra non 60 bat lezamarrek hartu zuten parte. Aurreko urteetako Udalaren jokaeraz kezkatuta tramite berrietan oso adi ibiliko gara lezamar guztiok.
Plan berriaren aurrerapena aurreko udal korporazioak onartu zuen bere azken plenoan maiatzaren 20an, legealdi osoan zehar izandako joera maltzurra bera erakusten. Aurrerapena erakusketa publikoan egongo da abuztuaren 6a arte , eta tartean herritarren iradokizunak jaso beharko dira.
Ekainaren 29ko herri batzarrara deitu zuten elkarteek heuren iritziak azaldu zituzten eta gai honetaz hurrengo asteetarako aurrikuspenak baita ere .
Lezama Bizirik Auzo Elkarteak hain zuzen uztailaren 27an beste Herri Batzar bat konbokatuko du prestatuko duen dokumentua ezagutarazteko eta herritarren eskura jartzeko