• Agosto
    G7 EZ! ALTERNATIBAK GARA DITZAGUN!
    "G7 Ez! Alternatibak gara ditzagun!"

    kontra-gailurreko hitzordu nagusiak:

    • Agorrilaren 19 eta 20an: militanteen harrera harrera zentroan
    • Agorrilaren 21, 22 eta 23an: kontra-gailurra eta alternatiben herria Irungo Ficoban eta Hendaian
    • Agorrilaren 24an: manifestaldia
    • Agorrilaren 25ean: Euskal Herriko zazpi tokietako okupazio baketsuak

    Zein dira kontra-gailurreko ekimenak?

    Kontra-gailur honetan ehun erakunde baino gehiago batu dira gure mundua suntsitzen duten arkitektura neoliberala eta zapalkuntza sistema desberdinak desegiteko xedez. Ondorioz, kontra-gailur horrek borroken zazpi tematika nagusitan oinarritu 70 hitzaldi, atelier eta kultur jarduera eskainiko ditu.
    Hona hemen agorrilaren 21etik 23ra Irungo Ficoban (hego Euskal Herria) eta Hendaiako Alternatiben herrian (ipar Euskal Herria) iraganen den kontra-gailurrean proposatu jarduerak. Toki batetik bestera joateko garraio sistema berezia jarriko da martxan.

    Tematika desberdinak
    • Beste mundu baten alde, kapitalismotik eta multinazionalen diktaduratik atera gaitezen!
    • Gure planetaren suntsiketaren aurka, lurra babes dezagun, biziduna defenda dezagun!
    • Mundu arrunt feministaren alde, patriarkiari ez!
    • Herrien aniztasuna eta askatasuna errespeta ditzagun, diskriminaziorik gabeko mundu dekoloniaren alde
    • Demokrazia sozialaren alde, eskubide berdinak denentzat, autoritarismoari ez!
    • Herrien arteko elkartasunean oinarritu mundu zuzenago baten alde, gerla inperialisten kontra
    • Gure planetan nehor ez da ilegala: mugarik ez pertsonentzat!

    Zergatik tematika horiek?
    Denak hunkitzen gaituzten sozial eta klima urgentziei buru egiteko alternatiba globalak defenditzen ditu egitarau honek. Bestalde, kontra-gailur hau Euskal Herriko errealitatean sustraitua da, frantses presidentzak inposatu G7aren kontra altxatu diren elkarte eta sindikatu anitzen borroka lurraldean

    Lezama Bizirk