• Septiembre
    FORU ALDUNDIAK AITORTZEN DU ARETZALDE EZ DELA INDUSTRIAL KALIFIKATU BEHAR
    Lezama Bizirik Auzo Elkartea sortu zenetik , 2005ean, leheneng aldiz Foru Administrazioak errekonozitu du txosten ofizial batean Aretzalde ( Lezamako auzoa) ez dela industrial kalifikatu behar PTPrekin bat egiteko.
    Aipamena Foru Aldundiko Ingurugiroko Sailak egin du Lezamako HAPOrako egin izan behar duen Ingurugiroko "aurreko txostenean". Bertan argi eta garbi dio kalifikazioa ez da beharrezkoa eta "…Legislazioak hainbat bide aurreikusten du eta ez derrigorrez birkalifikazioa…Plan Orokorrak alternatibak aztertu behar ditu…eta ikuspuntu sozial, ekonomiko eta ingurunearenetik egokiena aukeratu ”. Berri bikaina duda barik, irabazitako borroka legalek baino aho zapore hobea uzten diguna. Diputazioaren irizpide berri horrek garrantzi estrategiko handia izan beharko du hemendik aurrera edozein Administrazioak gure herriarentzat tramitatzen duen edozein egitasmotan. Oraintxe bertan Udalak sustatzen ari den Plan Orokorra berehala eta erro-erroetatik aldatu beharko lukete, bestela ganorazko argudiorik gabe geratuko dira euren proposamen garrantzitsuenetan.
    Lezama Bizirk