• Diciembre
    Europako funtsak jasotzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuen hausnarketa
    Aurkeztutako proiektuen ebaluazioak hurrengo ondorioak mahaigaineratzen ditu:

    1. Aurkeztutako proiektuen eta Berreskuratze eta Erantzukizun Planean ezarritako jarraibideen arteko lotura. Aurkeztutako proiektu traktore gehienak pandemia agertu aurretik diseinatuta edo abian zeuden. Gakoa da nola lotzen ditugun proiektu horiek Next Generation EU Planean ezarritako jarraibideekin. Plan horren lehentasunak dira, alde batetik, gastuaren % 40, gutxienez, trantsizio ekologikoarekin eta biodibertsitatearekin lotuta egon behar dela, eta bestetik, gainerako % 60ak ingurumena errespetatzeko printzipioa bete beharko du, hau da, ez dira finantzatuko edo lagunduko Europako Itun Berdea edo Green Deal (2019) arriskuan jar dezaketen proiektuak.

    2. Proiektuak gaika sailkatzeko arazoa.

    3. Proposamenen garapen-maila txikia
.

    4. Zer proiektu-motatarako eskatzen den finantzaketa. Deigarria da pandemiak eragindako sektoreek, hala nola, hezkuntzakoek eta eten digitalari lotutakoek, edo egoitzetako ekipamenduek, besteak beste, proposamenik ez izatea.

    5. Proposamen gehienak Bizkaian egingo lirateke.

    6. Proposamenaren onuradun nagusiak: enpresa-talde handiak eta azpiegiturak.



    Azken batean, erakundeek aurkeztutako proposamenak ez doaz pandemiaren ondorioz herritarrek dituzten beharrei erantzutera, baizik eta eremu pribatuko proiektuak finantzatzera, bereziki enpresa-talde handienak.
    ( Iturria: Ekologistak Martxan)
    Lezama Bizirk