Lezama Bizirik elkarteak 6 urte daramatza Lezaman jarduten hainbeste alorretan , hirigintzan eta ingurugiroko gaietan batipat. Hala ere ondiño , aitxaki bat edo beste , Udalak ez du elkarteen udal erresgistroan erroldatu eta ondorioz ez ditugu eskuragarri beste elkarteek daukaten baliabideak, lokalak, babesa, diru laguntzak etabar. Hori dela eta epaitegian jarri genuen salaketa , aurten elkarteen artean diru laguntzak banatzeko udal agindua bertan behera jar zezan. Oraintxu ailegatu zaigu sententzia zeinek dio ez dugula "akreditatu" aurkeztu behar den dokumentazio guztia aurkertu dugula eta , hori eginez gero, orduan bai, erroldatu beharko gaituzte udal erregistroan.
Sententziak harritu gaitu, guk beste elkarte guztiek aurkeztu duten dokumentazioa 5 urte dela aurkeztu genuelako eta gurea bazterkeri kasu nabaria delako.
Epaileak epaiketan Udalako abokatuaren gezurrak sinistu arren guk gure lanarekin jarraituko dugu eta ziur gagoz , berandu edo goizago , bazterkeri lotsagarri hau ere gaindituko dugula