Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra hil da, 81 urte zituela. Haren marrazki abastraktu edo figuratiboak, gehin-gehienetan (baina ez beti) koloretsu baino koloretsuagoak, gaur egungo euskaldunon iruditeriaren parte dira, geure memoria bisualean sendo txertatuta daude. Baina bada herri honetako ekologista eta antinuklearron gogoan bereziki iltzatuta dagoen irudi bat. Berri honen irudia , hain zuzen.
Horma-irudi erraldoi bat da, Zumetak, Karlos Zabala “Arrastalu”rekin eta Vicente Ameztoyrekin batera, 1980ko azaroaren 8an eta 9an margotu zuena, jendaurrean, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako “Herrikoi Topaketak” jaikaldiaren barruan. Bilboko Erakustazokan egin zen jaialdi hark 40.000 lagun bildu zituen.
Agur eta ohore Jose Luis Zumeta , euskal kulturaren adierazle kuttuna.
(EGUZKI taldearen boletineko berrian oinarritua)