ERREKATXUN BATZARRA ETA OSPAKIZUNA, ABENDUAREN 22AN, GOIZEKO 11:30ETAN.
Nahiz eta jadanik askok ez dakiten edota ahaztu duten, tiro zelai bat egon zen Lezaman 20 urte baino gehiago era ilegalean funzionatzen. Hiru egunetan astean, tiro zelaiaren aktibitateak udalerria larriki kutxatzen zuen , ez bakarrik jasanezinezko zarata egiten, inguruko basoa material kutxagarriaz betetzen ere bai. Eta guzti hori babestutako mendi eta baso publiko eremu batean.
Egoera horretan , Lezama Bizirik elkarteak bultzatuta, tiro zelai ilegalaren ixteko ekimen batzuk eraman ziren aurrera, baita administrazio ezberdinen aurrean eskakizunak tramitatu ere. Azkenean, 2008ko abenduaren 15an, Udalak Errekatxun zegoen tiro zelaiaren itxiera iragarri zuen.
Ez zen erreza izan, eta guretzako lorpen bat bat izan arren konsziente gara herrian den denok ez zutela horrela hartu. Gu arazoaz ondo informatzen ahalegindu ginen eta eztabaida zintzoa izaten saiatu ginen hile askotan zehar bai Udalarekin baita tiro zelaia erabiltzen zutenekin ere baina alperrik ibili ginen neurri handi batean. Hala ere ,pasatutako 10 urteko prespektibaz, elkarteak lortutakoa Lezaman oso eragin positiboa izan dela ukaezina da. Bizi kalitatean hobekuntza lortu eta Errekatxu ingurua erabilera publikorako berreskuratu ziren betiko...
Oraindik badago zer egin horren inguruan. Aktibitate ilegalak basoan utzitako hondakinak bertan dirau, nahiz eta Bizkaiko Batzar Nagusiek garai horretan Lezama Bizirikek basoa garbitzeko aurkeztutako proposamena 2010ko apirilaren 30ean aho batez onartu zuten. Agian horregatik, agian konfesatu ezinezko beste arrazoiengatik , Errekatxuk, salbuespenak salbuespen, 10 urte daramatza itxita , baita Lezamako elkarteen eta herritarren erabilerako ere.
Horregatik ere, elkartearen urteko batzarra bertan egin ahal izateak esanahi berezia dauka guretzat.
Abenduaren 22an , zapatuan , ospatzekoa badekogu orduan. Errekatxu erabilera publikorako berreskuratzearen hamargarren urteurrena, Urteko Batzarra ospatzea eta , lehengo aldiz , batzar hori Errekatxun egin ahal izatea.
Erdu gugaz ospakizunera!
Oharrak: 1-Batzarrarekin batera aperitibo goxo bat dastatuko dugu. 2-Umeak zaintzeko zerbitzua egongo da. 3-Errekatxura oinez urbildu gura dutenek aukera izango dute 10:30etan plazatik urten eta Torre izeneko ibilbidea eginez.