• Diciembre
    EPAILE BATEK EZ DU PREBARIKAZIORIK IKUSTEN TOPALEKUAREN AFERAN
    Abenduaren 22an Bilboko Epaitegi batek argitara eman duen autoan Lezamako hiru lezamarrek jarritako prebarikazioko salaketa bertan behera uzti du behin behinekoz.
    Jakina denez oraingo Alkatea eta bost zinegotzi salaturik zeuden Topalekuaren proiektua bozkatu eta onartzeagatik , udaleko idazkariak ilegaltasunaren informea aurretik aurkeztuta egon arren.
    Epaileak , nahiz eta onartu prozedura ezegokia izan zela, ez duela ikusten delito nahikorik zigor penalarik ezartzeko.
    Txupetxako kasuan bezala, harrigarria da epaileek ilegaltasuna bai baina "ez nahiko" hori azaldu behar izatekoa , Alkateak eta bere ekipoak egiten dituzten etengabeko irregulartasunak ez zigortzeko.
    Eta harrigarria benetan beste kasuan, Kultur Etxekoan ( non udal batzak proiektu onartu zuen ere idazkariaren ilegaltasunaren informea eginda) , neurri judizialik ez hartzea be ,oraindik "eraikita" ez dagoelako. Hau da , itxaron beharko dugu ea ilegalki eraikitzen duten orduan , eta erremediorik ez dagoenean , salaketa aurkezteko?.
    Eta berriro ditugu hor alkatea eta bere ekipoa berri hau manipulatzen eta bazterrak nahazten eta berriro gure elkartea aipatzen ondo dakiten arren Lezama Bizirik ez zuela salaketa hau jarri , nahiz eta zuzena eta arrazoizkoa iruditu .
    Obe egingo luke alkateak berak eta bere alderdiak udalean sortu dituzten arazo larriak , pittinka pittinka eta apaltasunez , joango balitz arintzen .

    Lezama Bizirk