Hiru Hitzaldiak hurrego hiru hiletan egin nahi ditugu: Apirilaren azken astean KONPOSTAJEARI BURUZKOA ( Ekologistak Martxan). Maiatzaren erdialdean PGOU BERRIAREN INGURUKOA ( Adituak) eta Ekainaren 10ean MEMORIA HISTORIKOKOA (Pako Etxebarria lagunarekin). Ondiño ez daukagu lokala ziurtatuta baina , lasai , nola edo hala , egin egingo ditugu, udal areto batean ez bada beste leku bat topatuko dugu eta horretarako herriko beste elkarteekin jarriko gara harremanetan.
Ikusten denez danak dira interesgarriak. Danak aktualitatezkoak eta danak garrantzitsuak Lezamako etorkizunari begira. Baina Udalak momentuz ezetz esan digu udal aretoa erabiltzeko eta 3 "arrazoi" eman digu: Bat, Udalak ez omen du oraindik eginda bere "egutegi kulturala"; bi, lokalak erabiltzeko eskaerak hitzaldia baino aste bete aurretik bakarrik egin daitezke eta , hiru, udal aretoa bakarrik "Udalak antolatzen dituen ekimenetarako " erabili daiteke. Benetan argigarria .