Lezamako Truekezaleen eskutik Goiener proiektu kooperatiboko lagunak izango ditugu Lezaman ekainaren 6an , 20:00etan Topalekuan burujabetasun energetikoari buruz berba egiteko . Hauxe da bidali diguten mezua:
Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo
elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola
berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra
bultzatuz. GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan
liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea(energia erosketa) eta sorkuntza.