BURDIN  HESIKO APURKETAREN 75.URTEURRENEKO EKIMENAK,  GUDARI ETA MILIZIANO  DEFENDATZAILEEN OMENEZ.
																	
							Aurtengo ekainaren  12an  75 beteko dira   tropa faxistek ( erreketeak , Afrikako  legionarioak eta italiarrak besteak beste)  Bilboko Burdin Hesia  gainditu zutenetik  Lezamako mendietatik. Hori dela eta Lezama Bizirik Auzo Elkarteak , Eskolako gurasoek eta Oxangoiti Kultur Elkarteak lagunduta,   ekimen batzuk antolatu ditu  Burdin Hesi horren defentsan jardun zutenen  omenez.  Lotsagarria da  75 urte  igaro eta gero,   bataila  odoltsu horren  lekuko bakarra  Francok  , tropa faxisten  ohorez ,Gaztelumendi tontorrean  altxatutako  monumentutzarra lekuko bakarra izatea.
Apaltasunez baina ,  egun horietan   burdin hesiaren defentsan  hilik , zauriturik edo gatibu  gelditu ziren guztien omenaldi xume bat   izan nahi dute   egunotan antolatu diren  ekimen guztiek. .
												
							
