Larunbatean, apirilak 6, armagintza, industria militar eta gerraren aurkako XII. Bizi Martxa egingo da, Bizkaiko hainbat elkartek antolatuta, tartean Eguzkik. 11etan Bilbon hasi, Foru Aldundiaren aurretan, eta Getxon bukatuko da, Barakaldo, Sestao eta Portugaleten barrena ibili ondoren.
Aurten Martxa NATO sortu zeneko 70. urtemugarekin batera dator. Izan ere, NATOk bihar 70 urte egingo ditu. Gogoan izan Euskal Herriko herritarren % 65ek uko egin ziola 1986ko erreferendumean erakunde militar horretan parte hartzeari.
(Eguzkik zabaldutako berria)