• Julio
    AURRERA LEZAMAKO MUGETATIK 2019 !
    2019ko LEZAMAKO MUGETATIK MENDI IBILALDIA ETA LASTERKETA hementxe dugu jada. Aurten , MUGETATIK Klubak iragarri duenez, irailaren 1ean , domekaz, ospatuko da eta gaur bertan , zabaldu dute epea izena emateko bai lasterketan edota ibilaldian parte hartzeko. Hauxe da Lezamako Klubak laguntzailei eta beste urteetako parte hartzailei bidalitako oharra :

    "Kaixo LEZAMAKO MUGETATIKen lagun!
    Uztailaren 1ean aurtengo MENDI IBILALDIAN ETA LASTERKETAN parte hartzeko izen emateko epea zabaldu dugu , aurten irailaren 1ean , domeka, ospatuko dugularik. Gainera , bostgarren aldiz, lasterketaren barruan GANGUREN ZIZTU BIZIAN deituriko zati “bertikala” neurtuko dugu , berezko sailkapena eta sariekin. Halaber umeek bere TXIKIEN IBILALDIA edukiko dute.
    Aurtengo edizioko luzera 25 kmkoa eta bataz beteko desnibela +1.100 mkoa izango dira Aurten ba ibilbidea apur bat samurtzen dugu, ihaz egindako inkestan, zuotako berrehunek baino gehiagok erantzun zenigutena, izan genituen emaitzei erreparatuta. Aurreko urteetan bezala aurten ere opariak egongo dira denentzat ( partehartzaile guztientzako kamiseta polit bat , Lezamako produktuak, zozketak …) eta , jakina, herri giro itzela , piperreda, txakolina, etabar.
    Sariak izateko helduek ( berdin Ibilaldia edota Lasterketa) 14 euro ordaindu beharko dute ( korrikalari ez federatuek 5 euro gehiago aseguruagatik), beti abuztuaren 31 baino lehen izena emanda. Ekitaldiko egunean bertan , lekurik badago , 15 euro izango da izen ematea ( 20 euro korrokalari ez federatuak). Lezamarrok 8 euro eta umeek 5 euro ordaindu beharko dute.
    Izen ematea www.lezamakomugetatik.eus Web horriaren bitartez egingo da , bertan topatuko dituzu zehaztasun guztiak. Eman izena lehenbaitlehen!

    Besarkada bat eta irailaren 1a arte .

    ESKERRIK ASKO "

    Gure aldetik MUGETATIK KLUBAri beste urteetan izandako arrakasta berriro izatea opatzea , lezamar guztiei nola edo hala, antolakuntzan edo ospakizunean, parte hartzeko eskatzea eta gue laguntza osoa be , ahal dugun neurrian, eskeintzea.
    Aurrera ba LEZAMAKO MUGETATIK 2019!



    Lezama Bizirk