MARTXOAREN 23AN ALBAOLAN, ITSAS KULTUR FAKTORIAN.
Iragarri bezala, martxoaren 23an Lezama Biziriken 31 bazkidek eta lagunek Pasaiara joan ginen Albaola museoa bisitatzera. Elkarrekin busean , gero Pasai San Pedrotik lehenengo paseoa , portuko bokana beste aldean egun berean 35 urte atzera espainar poliziak egin zuen segadaren arkaitzak eta ingurua ikusi genuen ….Bisita 12:00etatik ordu eta erdi luzatu zen. Benetan interesgarria eta gomendagarria. Geroago txalupa hartu eta Pasai Donibanera pasatu genuen. Bertan beste paseotxo bat eta Ontziola tabernera abiatu ginen bazkaltzeko. Arratsaldeko 17:30etan busean Lezamara buelta . Egun ederra!