• Mayo
    GURE ELKARTEA UDALEKO DIRU LAGUNTZA BARIK BERRIRO
    Aurtengoan ere, udaleko gobernukide gutxi batzuk lezamar guztion dirua era maltxurraz banatu dute herriko elkarteen artean. Urtero gertatzen den bezala , dirua ez da banatu bakarrik elkarte bakoitzak egin eta justifikatzen duena kontuan hartuta baizik eta elkartea bakoitzak alkatea eta bere "ekipo"arekiko erakusten duen jarreraren arabera. Lotsa barik, marra gorri bat ezarri dute"lagunak" eta "arerioak" ezberdintzeko eta marra hori mehatsu moduan erabiltzen dute elkarteen eginkizunak estu kontrolatzeko . Gure alkarteak ekimen asko burutzen ari da ingurugiro eta hirigintzaren arloetan herrian baina gure lana , antza denez, ez omen da "ekipo" horren gustokoa izaten . Hori dela eta , mendeku gisa, egindako lanagatik dagokigun diru laguntza ukatzen digu behin eta berriro , eta badira bost urte dagoeneko.
    Egoera honetaz elkarte guztiak jakitun dira baina ezer gutxi egiten da , elkartearen bidegarritasuna kolokan ez jartzearren.
    Gure elkarteak bere eskubideak defendatzeko lanean segituko du tresna guztiekin ( arlo honetan tramite judizial bat abian jarri dugu ere) baina gure ustez elkarte guztiei dagokigu zeozer egitea udalak ezarritako denontzako den morrontza lotsagarri honekin amaitzeko. Lezama Bizirk