• Octubre
    Zer jan eta nola erosi galderei erantzuteko jardunaldiak
    Hurrengo urriaren 24 , 25,26 eta 27an ,Labore eta Gite-Ipes elkarteek antolatuta , elikadura burujabetzari buruzko jardunaldi interesgarriak burutuko dira Bilbon. Lau egun horietan , arratsaldeko 19:00etan, arloko aditu ezagun batzuek ( Paul Nicholson, Jagoba Errekondo, Jose Manuel Sánchez Gordillo,...) oso hitzaldi argigarriak emango dituzte Bilboko lau leku ezberdinetan .

    Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dugu xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez erantzun posibleak atera nahiko genituzke, aurkezturiko mahai-inguru hauekin.

    Gaiak gaurkotasuna eta garrantzia badu, hori agerikoa da. Hainbat norbanako eta eragile murgilduak daudela ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Gure partetik, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke ekimen honen bidez.

    Jardunaldietan parte hartzeko ez da izenik eman behar. Saioetako sarrera guztiz librea da.
    Jardunaldien egitaraua:

    URRIAK 24, 19:00ETAN, ANTZOKIAN (ABANDO) : "ELIKADURA NEGOZIOA ALA DENEN ESKUBIDEA? ( PAUL NICHOLSON- Via campesina-EHNE) y David Garnatxo ( Landare)

    URRIAK 25, 19:00ETAN, KRML BIZIRIK ( KARMELON- SANTUTXUN) : "ALTERNATIBA ERAIKITZEA POSIBLE DA?" (JOSE MANUEL SANCHEZ GORDILLO -Marinaleda-; JAGOBA ERREKONDO-Agroekologian aditua- ) /

    URRIAK 26, 19:00ETAN, GAZTE LOKALEAN ( DEUSTUA. LUZARRAGA 1) : "BURUJABETZA EKONOMIKOA, SOBERANIA POLITIKOAREN OINARRIA" ( ESTI BESA-Arabar errioxa ardoa- ; JON LEGORBURU- Labore Oarsoaldea).

    URRIAK 27, 19:00ETAN, EKOETXEAN ( PELOTA 5) : "URRATSEZ URRATS EUSKAL HERRIAN ELIKADURA BURUJABETZAREN BIDEAN" (SONIA INGUNZA - EHNE ; Michel Berhokoirigoin - EHko Laborantza Ganbara)

    Bukaera emateko produktuen dastaketa: ardoa, gazta, produktu ekologikoak borondatearen truke.
    Anima zaitez! Lezama Bizirk