MUGETATIK KLUBAK    OHAR HAU  BIDALI DIGU  , BAZKIDEI BIDALTZEKO:
2017KO MUGETATIK   ZAPATUAN ( IRAILAK 2AN)
Kaixo , MUGETATIKen lagun!
Ohar hau bidaltzen dizugu    bi berri helarazteko, ea interesekoak dituzun!:
Lehenengoa  , esan genizun  moduan,  2016ko Lezamako Mugetatik parte hartzeko  ordaindu zenutenaren zati bat,  400 euro, “Ongi Etorri Errefuxiatuak” elkarteri    eman diogula.  Zure  aportazioari esker     hurrengo urteetan  ere , aurrekoetan bezala,  horrelako  ekimen solidarioekin  segitzea espero dugu.
Eta  bigarren berria,   2017KO XII LEZAMAKO MUGETATIKekin lotuta dago. Aurten , adi egon,  IRAILAREN 2an, ZAPATUAN, ospatuko dugu. Egun horretan  Antolin Deuna  jai ospetsua  da  Lezaman  eta  Legina Auzoan   kristoren erromeria  egiten da.  Handik pasatuko da aurtengo ibilbidea  jaiaz disfruta dezazuen. Horiek eta beste  nobedade batzuk  prest ditugu  hurrengo  MUGETATIKan. Zure gustukoak  izatea espero dugu.
Apunta ezazu zure agendan….2017ko Mugetatik badator!
Besarkada bat eta , gogoratu,  Irailaren 2an , zapatuan,  Lezaman itxarongo zaitugu.
												
							
