• Febrero
    URTARRILAREN 30KO UDALBATZATIK....
    HAPO Plangintzaren Hasierako Onarpena, lehengo lepotik burua:
    Aspaldiko gai polemikoa da eta batzarrean berriz nabarmendu dena; izan ere garrantzi handiko erabakiak hartuko dira Lezamaren etorkizunaz. Zenbat etxebizitza eta zenbat lur industriarako behar diren erabakitzeko orduan bi jokabide ezberdin nabarmen dira udaleko alderdi biren artean
    Alkate andereak Bildukoei katastrofistak deitu diete, hauek berriz Pnvkoek direla katastrofistak, neurri gabeko industrialdez eta etxebizitzez Lezama josi nahi dutelako.
    Dena den argudio pobrea deritzagu alkateak erabilitakoa, Lezamarentzat onena gura dutela, bere familia eta bera betiko lezamarrak direla adieraztean. Antza denez , bertan jaiotakoak herri-maitaleak dira genetikoki eta besteak trasplanteren bat egin beharrekoak. Hau falta zitzaigun argumentu lotsagarria! Lezaman desarrollismoak eta espekulazioak genetikan omen daukate zioa.
    Pnv-n botoekin aurrera doa Hasierako Onarpena. Epe bat zabalduko da, 45 egunekoa, alegazioak egiteko. Herritarrok hor dugu aukera, azkena, informatzeko, eztabaidatzeko eta zelako Lezama gura dugun adierazteko. Espero dezagun alegatzeko zer RHa dugun adierazi behar ez izatea!


    2013ko Aurrekontuak...betiko kontua:
    Jakina da urteko aurrekontuak direla udal baten ardatz nagusia, zeren hor erabakitzen da zelan banatu diruak eta nahiz eta gastu asko finkoak izan, beste batzuei erabilera ezberdina eman diezaieke.
    Gaurkoan Bilduko zinegotziak, puntu hau zerrendatik kentzea eskatu du eta hurrengo batzar baterako uztea, behar zuten informazioa berandu eman zaielako. Alkatesak ezetz , bozkatu behar dela, eta Bilduko bost zigotziak kanporatu dira, bozketan parte hartzerik nahi izan ez dutelako.
    Beraz Pnv-ko botoekin soilik onartu dira aurtengo aurrekontuak. Zaharrak berri., zoritxarrez.


    Elkarteen dirulaguntzak: Ordenantza bikoitza. Zertarako?
    Orain arte Udalak ez du izan 2003tik legeak agintzen duen moduko ordenantzarik elkarteei dirulaguntzak emateko, ez eta irizpide argirik laguntzak banatzerakoan eta, zenbaitzuen ustez, mendekuz ere jokatu izan da elkarte batzuekiko
    Lezama Bizirk