• Agosto
    SILICATOS DE MALPICA, LARRIALDI KLIMATIKOA ETA DESKARBONIZAZIOA
    Labe berria martxan dagoenean enpresaren txosten teknikoak aurreikusten du gutxienez 50.000 tona/urteko CO2 atmosferara jaurtitzea. Berotegi efektuaren eragileen artean CO2 da kaltegarriena.
    Enpresaren arabera 2018an 32.000 tona/urteko baino gehiago jaurti ziren atmosferara. Beraz, isurketak nabarmen igoko dira.
    DESKARBONIZAZIOA. Europak helburu bat jarri dio bere buruari: 2030erako gutxienez %40 jaistea gas isurketak 1990ekoekiko, eta %80 2050eko. Eusko Jaurlaritzak bat egin zuen deklarazio horrekin. Hala ere, ez du ematen sinatzeaz gain beste ezer egin duenik, isurketak %5,4 handitu baitziren 2016tik 2017ra. Antzeko zerbait Nafarroan: %3,8 egin zuten gora.
    Silicatos de Malpica Ingurumen Azterketaren emaitzaren zain dago. Eusko Jaurlaritzak baiezkoa emango al dio aurkeztutako datuak ikusita? Zertarako sinatzen ditu nazioarteko akordioak, betetzeko edo itxurakerietan ibiltzeko? Onargarria al da CO2 isurketak %44 handitzea? Hemen gogoratu behar da datu horiek enpresaren datuak direla. Emisioen neurketari buruzko txostenak aipatzen du 3 urtean behin baino ez dela egin behar, eta enpresaren ardura dela hori egitea. Uste dugu neurketa horiek sarriagotan egin behar direla eta administrazio publikoaren eskuetan egon beharko liratekeela. Ikusiko dugu zein den Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren erantzuna.
    Bitartean eta aktibitatearen txostena aurkeztu gabe biltegi berriak egiten ari dira Lezamako aldean. Guk dakigula obrak egiteko lizentzia eta aktibitatearen txostena batera tramitatu behar dira. Ez dauka zentzurik beren-beregi egindako biltegi bat egitea eta amaitu ondoren aktibitatearen txostena tramitatzea. Kasu horretan biltegiaren obrak berehala geratu beharko lirateke.

    Lezama Bizirk