• Septiembre
    NOR DABIL INKESTA ELEKTORALA EGITEN LEZAMAN?
    Gquest enpresa inkesta luze eta zabal bat egiten ari dira azken egun hauetan telefonoz lezamar askori. Galdera batzuk hauteskundeei begira eginda daudela ematen du: udal politikarien balorazioa, Diputatu Nagusia, egindako lan batzuk eta egin gabe dauden beste batzuk, arazo urbanistikoak, aisialdia, proposamenak hainbat gairi buruz, Topaleku, Gazte Leku…
    Beste galdera batzuk Txupetxaren aferari buruz izan dira eta lekuz kanpo iruditzen zaizkigu. Baita Lezama Bizirik Elkarteari buruz, galdera harrigarriak kontuan hartuta beste herriko inongo elkarteari buruz ez dutela inongo galderarik egin eta elkartea ez dela alderdi bat, ez dela inoiz hauteskundeetara aurkeztu eta gainera elkarte moduan ezin dela hauteskundeetara aurkeztu.
    Hori dela eta galdetu diogu Lezamako Udalari:
    1-Nork agindu du inkesta hori?
    2-Zeinek ordainduko du eta zenbat.?
    3-Zertarako egiten ari da inkesta hori. Zein helbururekin?
    4-Galdetegia publikoa al da kontuan hartuta inkesta telefoniko guztiak grabatuta daudela.?
    5-Emaitzak publikoak izango al dira?

    Eta hau guztia galdetu Udalari guk eta lezamar gehienak honen atzean Udala zegoela pentsatu dugulako ( horrela adierazi dute kasu batzutan Gquesteko inkestatzaileek) .
    Baina hona hemen Udalak erantzun diguna irailaren 23an: "Udal honek ez duela inolako ikerlanik agindu inongo enpresari, eta ez dela Udalaren izenean ezer eginarazi".
    Beraz misterioak aurrera darrai ...Nor dabil inkesta elektorala egiten Lezaman eta noren mesedean?

    Lezama Bizirk