• Febrero
    MARTXOAREN 12- LEZAMA BIZIRIK EGUNA
    LEZAMAKO BASERRIAK ETA BASERRITARRAK EZAGUTU

    M-12 LEZAMA BIZIRIK EGUNA

    Martxoaren 12an, zapatuz, Lezama Bizirik Eguna ospatuko dugu.

    Aurten, auzo elkartea sortu zeneko bosgarren urtea dela eta, gure baserriek eta baserritarrek Lezaman izan duten eta gaur ere duten garrantzia baloratu nahi dugu.

    Beraiek, gure baserritarrak, gure lurraren eta ingurugiroaren ezinbesteko babesleak ditugu. Hainbat oztopo gainditu behar dutelarik, eta erakundeengandik jasotako laguntzak benetakoak barik itxurazkoak direlarik, neurri bako garapenak dakarren lur suntsitzeari aurre egiten diote eta hein batean eurak dira gure herriko nortasuna eta kulturaren jagoleak.

    Gure babesa eskaintzeko eta beraien bizimodua hobeto ezagutzeko, trabak eta itxaropenak barne, martxoaren 12rako bisitaldi bat antolatu dugu Lezamako baserri biren nekazal inztalazioak ikusteko: Basabilbaso Berri eta Olabarri

    Hauxe da plana: irteera, goizeko 10,30etan udaletxeko plazatik. Ibilaldi zoragarria izango da, Bolalekutik, Garaioltza eta Goitioltza batzen duen “andabidetik”, Errotabarri deitzen den errotadun baserritik, Olabarri baserriraino( Olabarriko Produktuak), 11k bueltan bisita, ingurua, baratzak, negutegiak, inztalazio hidroponikoak..
    12etan Basabilbaso Berriko (Sat Legu) iztalazioen bisita: hainbat landare ezberdin ekoizten diren negutegi paregabeak ikustatuz.
    Ordu bata inguruan amaituko dugu bisita eta Goitoltzako Txokoan txakolina daztatzeko aukera izango dugu.

    Arrastiko 15etan, txokoan bertan, Porrusalda eta saiheskia, aurrez izena eman dutenentzat.
    17.30 etan Urteko Batzar Nagusia elkarteko bazkideentzat.

    Anima zaitez!

    Lezama Bizirk