• Noviembre
    Lezamako HAPOa indarrean jarri dute . Lezamarrok inposaketa hau gaindItzeko lan egingo dugu
    Gaur ,2015ko azaroaren 4an, Bizkaiko Boletin Ofizialak Lezamako HAPO ( Hirigintza Plana) argitaratu du, beraz gaurtik aurrera indarrean dagoela esan daiteke.
    Honekin Lezamako Udal gobernuak , hots PNVk, bigarren saiakera burutu du gure herrian desarrollismoan eta espekulazioan oinarritutako garapen eredua ezartzeko. Lehenengo saiakeran, 2007an, oraingo HAPOren antzekoak ziren Arau Subsidiarioak izan ziren , burbuja inmobiliarioren leherketaren bezperetan, baina horiek bertan behera gelditu behar izan zuten 2009an, Lezama Bizirik elkartearen eta lezamar herritarren lan bikainari esker, epaitegi guztietan jarritako helegiteak irabazi eta gero.
    Orain 8 urte beranduago, bizi izan dugun eta dugun krisi larriak zentzubako eredu hori inoiz baina ageriago utzi duenean, bigarren saiakerarekin datoz. Oso larriak izan behar diren alderdi honek interes jakin pribatu batzuekin dituen konpromisuak Lezama herriko herritarren eta lurraldearen eskubideak era hain bortitz honetan erasotzeko.
    Baina 2007an esan genuen moduan afera honek hasi baino ez du egin. Lezaman HAPO hobe baten aldeko eta honen kontrako Herri Ekimena abian da. Dagoeneko 50 bat lezamar prest agertu dira Lezama Bizirik elkartearekin batera norabide honetan lan egiteko berriro, eta dagoeneko tramitera onartu den Helegitea aurkeztua dute epaitegietan.
    2007ko Arau Susidiarioekin gertatu zen bezala, Ekimen juridiko honek oso lagungarri izan beharko du etorkizunean , gure herria defendatzeko eta , azken finean, gaur indarrean jarri duten HAPO hau bertan behera utzarazteko.

    Lezama Bizirk