• Diciembre
    LEZAMA JAGON, GOZATU ETA EGUTEGITXOAK HARTU!
    Gabon hauetan egutegitxo bi atera ditugu lezamar eta lagun guztiek gure oroigarri bat eduki dezaten 2012.urtean zehar. Bide batez 2 euroko diru laguntza eskatzen dugu elkartearen ekimenen babesa ekonomiko moduan .
    Ezaguna da elkarteak bizi duen prekarietatea Udalak gurekiko daraman baztekeri latzaren ondorioz. Sei urtez jadanik Udalak elkarteen artean banatzen dituen diru languntzetatik kanpoan utzi du gure elkartea eta aurrerantzean ez dirudi jarrera injustu hori aldatuko duenik. Beraz orain egutegitxoak bezala noizean behin horrelako ekimenak egin behar ditugu sosa apur bat lortzeko.
    Eskerrik asko denori eta gozatu 2012an Lezama jagotzen! Lezama Bizirk