• Abril
    LEZAMA BIZIRIK EGUNA 2016. APIRILAK 30.
    Apirilaren 30ean: LEZAMA BIZIRIK EGUNA

    Natura, kultura, jaia eta errebindikazioa.


    Apirilaren 30ean, hilabete honetako azken zapatuan, LEZAMA BIZIRIK EGUNA ospatuko dugu. Gonbidatuta zaude. Zein izango da egun horretako plana?

    Aurreko urtetan bezala saiatuko gara uztartzen egun polit bat eta gure ingurumenaren defentsa, onartutako HAPO berriarekin mehatxupean dagoen ingurumena, hain zuzen ere. Gure ametsak ez daude gasolindegiz beteta, ezta hilzorian dauden hariztiez edo degradatutako errekez…eta hori egun horretan ere argi gera dadila nahi dugu.

    Hetrriko plazan goizeko 10etan geldituko gara eta Andra Mari elizatik Madaria gunerantza abiatuko gara, Arkotza baserriaren ingurutik pasa eta errekatxoa zeharkatuko dugu… eta hor ikusiko ditugu legearen kontra jarritako hesiturak, errekaraino ailegatzen direnak eta oinezkoen pasabidea eragozten dutenak.

    Lezamako Torrreraino ailegatuko gara eta laster batean antzinean zoragarria zen eta orain, Kurtzeko poligonoaren “garapenari esker”, hilzorian dagoen harizti bateraino, edo, hobeto esanda, gelditzen den haritz dozena erdiraino.

    Horren inguruan Angetu baserria ikusiko dugu eta alboan Angetuko zubi historikoa, egun errekarik gabe eta erdi lurperatuta, poligonoko errepidea egiterakoan emandako “babes eta kontserbazio neurriei esker”.

    Hortik aurrera Zamudioko mugaraino hurbil gaitezke, orain arte “balio estrategiko handiko nekazal lurrak” zirenak ikustera. Gaur egun “progresoaren izenean”, Udalak bultzatuta, 36.000m2 gasolindegi bat hartuko ditu lur horiek. Animatzen bagara bertan gure iritzia ere laga dezakegu.

    Eguerdia inguruan, 12:30etatik 13:30etara, “erromeritxoa” egingo dugu: umore ona, musika, jan eta edatekoarekin.

    Hirurak aldean, izena eman dutenek, bazkari ederra dastatuko dute Oxangoitin.

    Anima zaitez eta erdu Lezamako natura eta ondarea ezagutzera, defendatzera eta planifikatu duten suntsiketa hurbiletik ikustera.

    Goiz ederra pasatuko dugu eta bazkarian parte hartu nahi baduzu eman izena Lezama Bizirik Elkartean edota Oxangoiti Tabernan.


    30 ABRIL : LEZAMA BIZIRIK EGUNA.

    Naturaleza, cultura, fiesta y reivindicación.


    El último sábado de este mes, 30 de abril, celebraremos el LEZAMA BIZIRIK EGUNA. Apúntalo y guarda ese día. ¿Cuál es el plan que hemos preparado?

    Pues, como otros años, el objetivo es pasarlo bien ligando la celebración con la defensa de nuestro entorno, que sufre una nueva amenaza desde la aprobación del PGOU. No aspiramos a un futuro de gasolineras, ni de robledales agonizantes, y queremos que quede bien claro, también en ese día.

    Nos juntaremos en la plaza del pueblo a las 10:00 horas. De allí por la iglesia de Andra Mari hasta el núcleo de Madaria, de paso hacia el caserío Arkotza, cruzando el arroyo... y apreciando los cierres ilegales que impunemente han colocado junto al paso natural de rio.

    Llegaremos hasta la Torre de Lezama y de allí en unos minutos estaremos dentro del que era un antiguo y precioso robledal pero que hoy apenas cuenta con media docena de robles agonizantes, tras el trato recibido en el "desarrollo" del polígono industrial de Kurutze.

    Muy cerca podremos ver el caserío Angetu y visitaremos su histórico puente de Angetu, que se encuentra sin agua y semienterrado, gracias también a los trabajos de "protección y conservación" que le proporcionaron al hacer la carretera del polígono.

    Lxs más animadxs podrán acercarse hasta la muga con Zamudio, a los terrenos que hasta el año pasado eran de alto valor agrológico y donde el Ayuntamiento se esfuerza en colocar una gasolinera, que ocupará 36.000m2, en aras a lo que entienden como progreso para Lezama. Quizás, si nos animamos, tendremos la oportunidad de dejar reflejado "in situ" nuestra opinión al respecto.

    Entre las 12:30 y las 13:30 remataremos la mañana con una pequeña romería en la inmediaciones, con buen humor, música y algo para comer y beber.

    Hacia las 15:00, lxs que se hayan apuntado tienen una cita en el centro del pueblo pues tendrán preparada una deliciosa comida en Oxangoiti.

    Vente con lxs tuyxs a conocer la naturaleza y el patrimonio de Lezama, y el futuro que le reservan si no actuamos en su defensa.

    Pasa una mañana alegre y reivindicativa y, si te animas, apúntate previamente a la comida de la Asociación Lezama Bizirik, en la misma asociación o en Oxangoiti. Lezama Bizirk