• Abril
    LEZAMA BIZIRIKEN SALAKETA UDALEAN ETA FORU ALDUNDIAN EGUSKITZAKO ERASOAGATIK
    Hauxe da martxoan jarri genuen salaketa, oraindik erantzuna barik dagoena...

    NORK : LEZAMA BIZIRIK AUZO ELKARTEA . LEZAMA. BIZKAIA
    NORI : LEZAMAKO UDALA / IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.
    ZER: LEZAMAKO EGUSKITZA ETXALDEA ERASOTUTA
    LEZAMA BIZIRIK AUZO ELKARTEAK, Lezaman helbideratuta eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan AS/B/12678/2006 erroldatuta eta IFK :G95454914 duena, salatu nahi du Lezamako Eguzkitza parajean baserriaren inguruko lur eremuetan, Babes Bereziko ingurunean ( 5 ha ez urbanizagarri bezala klasifikatuta eta balio handiko nekazaritza eta abeltzaintzako lur eremua kalifikatuta) egin duten eta egiten ari diren 2 aktibitate:
    Batetik, eremu babestutako zelaiaren erdian pista handi bat zabaldu dute mozten ari diren eukaliptoak ateratzeko, inolako beharrik gabe, asfaltatutako bidea baserriaren parean amaitzen baita eta bertatik atera daitezke arazorik gabe zelaia hondatu barik.
    Bestetik, lur eremu berean hainbat haritz moztu dute inongo arrazoirik gabe. Denak bakartuta egon dira, bata bestearengandik urrunduta, ehun urte baino gehiagokoak eta erabiltzen ari diren pistetatik urrunduta. Inguru horretan zeuden guztiak bota dituzte -5 edo 6 haritz eder- . Pista baten ondoan beste 3 haritz handi geratzen dira eta horiek ere, ikusitakoak ikusita, inguruko lurra mugituta eta zulatuta, ematen du arrisku bizian daudela.
    Aurrekoa kontuan hartuta, eskatu nahi diogu zure udalari/departamentuari salatutakoa ikertzea lehen bait lehen, bertaratzea eta behar diren neurriak hartzea, adibidez, debekatzea moztutako arbolak zelaitik ateratzea, egindako pista desagertaraztea eta ingurunea lehengoratzea, haritzak mozteagatik enpresa kudeatzaileari isunak jartzea, bota barik daudenak babestea… eta ikusita daukaten ganora eskasa, aktibitatea gelditzea.
    Gure eskaerak kontuan hartuko dituzuelakoan
    Lezaman , 2022ko martxoaren 28.

    Lezama Bizirik Auzo Elkartea

    Lezama Bizirk