• Diciembre
    LEZAMAKO UDAL BASOAK : Lezamako Zuhaitz eguna 1 - Eukalipto egunak 365
    Zuhaitz eguna. Egun horretan Lezamako Udalak ekimen bat antolatzen du zuhaitz landaketa txiki baten inguruan: udal lur-sail bat egokitu, zuhaitz batzuk erosi, egun jakin batean boluntarioek zuhaitzak landatu, hamaiketakoa ordaindu…eta kitto.
    Plater tiroa izandakoaren inguruan ere halako bat antolatu zen orain dela ez asko. Kontua da egun horretan landatutako zuhaitzen gainetik eta inguruan eukaliptoak ikusten direla. Jakina da eukaliptoak sustraietatik ateratzen ez badira behin eta berriro hazten direla, abiadura galantan, eta inguruko guztia eurenganatzen dutela. Eta hori da hain zuzen ere gertatu dena.
    Hobe litzateke Udalak, ekintza puntual eta estetiko hutsetan aritu beharrean, eukaliptoaren hedapenaren aurka borrokatzeko eta baso autoktonoa modu koherentean bultzatzeko konpromisoa hartuko balu, beste udal batzuk egiten hasi diren bezala. Jabetza publikoko mendietan, behintzat.

    Lezama Bizirk