• Noviembre
    LAU URTE ETA GERO...URRUTI, GOGOAN ZAITUGU.
    Lau urte igaro dira jada Igorren heriotzak astindu gintuenetik baina burkide eta lagunok ondo present dugu gogoan. Azaroaren 28an betetzen da urteurrena eta abenduaren 2an , zapatuan, elkartuko gara bera gogoratzeko.
    Oxangoititik Urrutikoetxea-Bilbao familiaren etxalderantz abiatuko gara familiari bisitalditxo bat egitera, Igorren omenez orain dela 4 urte landatu genuen haritzaren inguruan.
    Oxangoiti tabernan bazkalduko dugu eta bertara Bartzelonako udaleko CUPeko zinegotzia den Maria Rovira gonbidatu dugu . Igorrek oso maite zuen Catalunya eta han be lagun pilo bat egin zuen . Mariaren presentziak Catalunyako oraingo egoeraz solasteko aukera ona emango digu. Hortik aurtengo leloa : IGORREN HERIOTZAREN URTEURRENAREN KATALUNIAZ BERBETAN.
    Bazkarian parte hartzeko Oxangoiti bertan eman behar da izena zapatua baino lehen. Lezama Bizirk