• Agosto
    LARRUN EZ HUNKI. STOP!

    • Pirinio Atlantikoetako Kontseilua “La Rhune 2020″ proiektua sustatzen ari da, Larrun mendiko instalazio turistikoak “eguneratzeko” helburuarekin. Kontuan izan behar da Larrunek urtero 360.000 bisitari izaten dituela eta, horren ondorioz, dagoeneko, ez Iparraldeko baizik eta Departamentu osoko lekurik bisitatuena dela. Proiektuak aurreikusten duen “eguneratzeari” tamaina hartzeko aurrekontuari erreparatzea baino hoberik ez dago: 36 milioi euro. Lapurdiko ekologistek gogoratu dute Larrun, bere ingurumen-balio handia dela eta, Natura 2000 Sarearen parte dela, eta proiektuari aurre egiteko elkarte bat sortu dute: Larrun ez hunki, STOP!
    “Larhune 2020″ proiektuak Urruñan, Saran eta Azkainen aparkalekuak eraikitzea aurreikusten du, San Inazio mendateko egoera arintzeko. Izan ere, San Inazio mendatean dago Larrunera igotzeko tren txikiaren geltokia. Trenbide bera hobetzea eta are bi tren gehiago egitea ere aurreikusten ditu. Baina proiektuaren zatirik ikusgarriena da Larruneko tontor osoa inguratuko lukeen plataforma-behatoki bat. Hain justu, hauxe izan da kritika gehien piztu duen zatia.
    • Honako esteka honetan aurkituko duzu, frantsesez eta euskaraz, CADEk eta Larrun Patrimoine Commun elkarteek erakunde publikoei bidali dieten gutun irekia:
    http://ace.hendaye.over-blog.fr/2017/07/lettre-ouverte-de-larrun-patrimoine-commun-et-du-cade-montagne-concernant-le-projet-de-la-rhune-2020.html
    Martxan jarri duten sinadura-bilketarekin bat egin nahi baduzu, hona esteka hau sakatu:
    https://www.change.org/p/non-%C3%A0-la-passerelle-sur-le-projet-rhune-2020?utm_medium=email&utm_source=notification&utm_campaign=petition_signer_receipt&share_context=signature_receipt&recruiter=95757525
    Hemen, berriz, ETBk gai honi buruz emititu zuen erreportaia:
    http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/5006380/video-proyectan-construir-dos-trenes-hibridos-la-rhune/

    Lezama Bizirk