• Diciembre
    JOSEMI ETXEAN
    Gaur , 2015ko abenduaren 28an , 21 urte igaro ondoren , Josemi bere herrira Larrabetzura itzuli da libre.
    1.994.urtean polizia haren atzetik zebilela eta etxetik aldendu zen ...horren ostean Mexicon bizi izan zen eta bertan atxilotu , kartzela ezagutu eta, geroago, estraditatu zuten . Espainako estatuan hamaika kartzeletan eduki dute preso, giza eskubideak behin eta berriro urratuta. Bera izan da azken urtetan gaixotasun larriak euki dituzten euskal presoetako bat , baina libre utzi beharrean , gaixotasuna erabili izan dute mendeku politika azken muturreraino eramateko...Josemik kondenako azken segunduraino bete behar izan du. Kondena bete baino bi egun lehenago bere mediku psikologoak ezin izan zuen bisitatu kartzelan...
    Ondo ezaguna dugu Josemi , bere herria eta lurraldearen defentsan konpromisuagatik ere. Urteak pasatu dira, baina bera bezalako herritarrak beti ditugu ezinbestekoak herria, natura eta etorkizunaren alde lanean jarraitzeko . Ondo etorri Josemi, Larrabetzu eta Txorierri osoa eduki duzu zain. Orain gurekin zagoz eta pozik gaude, maite zaitugu eta-
    Lezama Bizirk