• Octubre
    II.BASOGINTZA JARDUNALDIAK IGORREN
    Datorren azaroaren 22an, larunbatean, II. Basogintza Jardunaldiak egingo dira Igorreko Kultur Etxean.
    Jardunaldien helburuak hiru dira: baso-jabeak, herritarrak eta instituzioak informatzea; basoen kudeaketa jasangarriaren inguruko sentsibilizazioa sustatzea; eta azkenik jabe pribatu, instituzio publiko eta jendartearen arteko zubiak eraikitzea.


    Jardunaldietan basoen orainaz eta etorkizunaz modu parte-hartzailean hitz egin eta hausnartuko da. Eta gaur egun martxan dauden esperientzien berri izateko bederatzi gonbidatu izango dira: Iñigo Moreno (baso eta ingurumen ingeniaria), Aitor Onaindia (baso ingeniaria), Joxerra Aihartza (biologoa), Pako Zufiaur (basozaina), Jon Hidalgo (Lurgaia Fundazioko kidea), Iro Landaluze (baso mikorrizatuetan zaletua), Olate Arrarte (baso teknikaria), Valentin Mugarza (basozaina) eta Silvia Arias (geologoa).


    Jardunaldien hasiera 10:00etan izango da eta egun osoa iraungo dute. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Bazkaltzeko tiketak www.bibe.me web gunearen bitartez ​lor​daitezke ​. Hemen dituzue linkak​: Eguneko Menua edo Menu Begetarianoa. ​ Egunean bertan 10 € ordainduko dira (ez da tiketa inprimatu behar).
    ​Hurrengo helbidean ere eman daiteke izena menu mota zehaztuz: basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com
    Lezama Bizirk