• Marzo
    HAPOko Helegitea: Epaileak isunak jarri ahal dizkio Udalari

    Epaileak , hirugarren aldiz, legea betetzeko eta epaiketarako dokumentazioa entregatzeko agindu dio Udalari. Emandako azken epean agindua ez betetzekotan isunak jartzen hasiko zaizkiola iragarri du epaileak.
    Nahiz eta Lezamako HAPOak 2015ko maiatzan behin betiko onarpena jaso zuen eta urte bereko uztailan , 50 lezamarrek bultzatuta, Helegitea aurkeztu zen epaitegian, epaiketa ez da oraindik hasi, udalak kontratatuko abokatua erabiltzen ari den azpijokoengatik.
    Udalak ez du bete epailearen agindua , eta bere abokatuare bitartez idatzi batzuk aurkeztu ditu zentzubako argudioak erabiltzen....udala ez omen dago "demandatuta", ez omen du zergatik bidali inolako dokumentaziorik behar epaitegira.... Dena lotsagarria.
    Udala azpijoko hauekin epaiketa atzeratzea lortzen ari da eta , bitartean , industrial bezala kalifikatu berri duen Kurutzeko esparrua garatzeko daukan proiektu bakarra eta kutxatzailea, gasolindegi erraldoikoa alegia, tramiteak betetzen jarraitzen du.
    Ai , ai , udal gobernu berria eta udal gobernukide berriak!, non gelditzen ari dira gobernatzeko anunziatu zenituzten modu berri hoiek ?.
    Lezama Bizirk