• Abril
    HAPO BATEN ALDEKO HERRI EKIMENAK UDALEKO JARRERA SALATU DU UDALETXEAN
    Hauxe da Lezamako HAPO baten aldeko HERRI EKIMENAK bidalitako idazkia ( Udalean aurkeztuko dueña):

    NORK: LEZAMAKO HAPO HOBEAREN ALDEKO HERRI EKIMENA

    NORI: Lezamako ALKATEA
    Lezamako EAJ Udal Taldea
    Lezamako BILDU Udal Taldea

    Lezamako HAPO –Herri Antolamendurako Plan Orokorra- 2015eko maiatzean onartu ondoren herriko biztanle batzuek elkartu ginen eta abian jarri genuen Herri Ekimena, ez baikeunden batere konforme bere edukiarekin eta tramitazioan zehar parte hartzeko izan genuen aukerekin. Besteak beste onartu genuen epaitegian helegitea ipintzea bi helbururekin: batetik, gure parte hartzea eraginkorra izan zedin, eta, bestetik, ahal den neurrian onartutako HAPO hobetzea. Helegite hori Lezama Bizirik Auzo Elkartearen bidez tramitatu da eta 2015eko uztailean epaitegian aurkeztu zen.
    Garai horretan eta Bilduren bitartez jaso genuen alkatearen asmoaren berri, helegileekin elkartzeko asmoa omen zuen eta. 8 hilabete pasatu dira, bileraren berririk ez daukagu, eta okerrena da udala erabiltzen ari dela trikimailu legal guztiak tramite judizialak oztopatzeko, jakinda horrek ondorio larriak izan ditzakeela udaletxearentzat zein Lezamako biztanleentzat.
    Aldamiz jaunak, udala ordezkatzen duen abokatuak, gutxienez 3 idazki aurkeztu ditu epailearen aurrean esaten, besteak beste, udalak ez duela aurkeztu behar epaileak eskatutako dokumentazioa, edo ez duela auziarekin zer ikusirik –ez dagoela demandatuta, alegia- , eta gainera fotokopien gastuak -1.300 €- auzi-jartzaileen kontura izan behar direla.
    Epaileak halako eskaera zentzugabeak atzera bota ditu, berriro ere dokumentazioa eskatu dio udalari eta ohartarazi dio agindua betetzen ez badu isunak jarriko dizkiola behin eta berriro, eskatutakoa jaso arte.
    Gauzak horrela idazki hau aurkeztu nahi dugu alkatea eta 2 udal-taldeen aurrean gure kexa jakinarazteko eta gertatzen ari dena salatzeko. Lezamako biztanleak izanda sentitzen dugu gure udalak eraso egiten digula eta guztion dirua xahutzen dela inongo ardurarik gabe.
    Uste dugu HAPO oso garrantzitsua dela herriarentzat eta negoziazioa tramitazioan ezinbestekoa izan behar duela. Udalak ez digu halako aukerarik eman eta horregatik uste dugu gure eskubidea dela, Lezamako etorkizun duinaren alde, bide judizialari ekitea, eta udalari exijitu behar diogula diru publikoa, guztiona dena, ez erabiltzea gure eskubideak gauzatzearen kontra.
    Aurreko guztia kontuan hartuta, erreflexio txiki baten ondoren, eskatu nahi diogu alkate jaunari agindu diezaiola udala ordezkatzen duen abokatuari ez dezala berriro oztopatu Lezamako HAPOren onarpenaren kontra aurkeztu dugun helegitea.

    Zuen erantzunaren zain

    Adeitasunez.

    Lezama Bizirk