• Julio
    GURE ESKU DAGO : ESKERRIK ASKO LEZAMA
    Eskerrik asko, Lezama!
    Banan-banan eskertu gura geunskizue, baina ez geunke inor ahaztu gura eta idatzi honen bidez doatzu gure esker ona.
    Hainbat berba erabili daiteke: ilusinoa, alkarlana, munarri historikoa... Eta, era berean, ez dago berba bakarra azken hilabeteotan bizi izan doguna adierazoteko.
    Negu gorrian hasi ginen lehenengo pausotxuak emoten, euripean, baina bideoaren grabazinoagaz hasiera bikaina emon geuntsan dinamikeari. Urtarrilaren 24an herritarren aurreko aurkezpen zoragarria egin zan. Martian, Txori-martxa eta, udabarri betean, GURE ESKU EGUNEAN itzel pasatu gendun.
    Eta heldu zan ekainaren 8a, Durango eta Iruñea lotu ebazan GIZA KATEA. Egon ginenon memorian geratuko dan eguna, eta izerdiak izerdi, ederto joan zana. Aurreikuspen guztiak gainditu genduzan. Urtarrilean, lantaldea sortu barritan, 55 lagun alkartutea izan zan gure erronkea, baina 350 izan gara azkenean. ZORIONAK!!! Hori guztiori inondik inora ez zan posible izango zure partehartzea barik, eta proiektuan danon aldetik erakutsitako ilusinoa eta indarra barik. Eskerrik asko, Lezama!!
    Batzen gaituena ardatz hartuta, aspaldian Lezaman ikusibako batasuna lortu dogu. Eta hau hasi besterik ez da egin, herritarrok garalako giltza, guztion artean egin behar dogulako bidea. Igon gaitezan erabakitzeko eskubidearen aldeko trenera! Idatzi daigun danon artean eskuetan dogun orri zurian AURRERANTZEAN ZER eta NOLA egin bidea! Zein da zure proposamena aurrerapausoak emoteko?
    Uda amaierean hasiko gara ibilbideari ekarpenak egiten. Ez galdu parte hartzeko aukerea. Behar-beharrezkoa zaitugu.
    LEZAMAKO GURE ESKU DAGO gureeskudagolezama@gmail.com
    2014ko garagarrilean
    Eskerrik asko, Lezama!
    Nos gustaría darte las gracias personalmente, pero como no quisiéramos olvidarnos de ninguna persona, te expresamos nuestro más sincero agradecimiento a través de este escrito.
    Podemos utilizar infinidad de palabras: ilusión, cooperación, hito histórico……. Y, al mismo tiempo, ninguna palabra aúna lo vivido los últimos meses.
    Comenzamos a dar los primeros pasos en pleno invierno, bajo la lluvia, y con la grabación del vídeo le dimos un excelente inicio al proyecto. El día 24 de Enero se hizo la presentación de la dinámica al pueblo de Lezama, en Marzo tuvo lugar la Txori-martxa, y en plena primavera, lo pasamos fenomenal en la celebración del GURE ESKU EGUNA.
    Y llegó el esperado 8 de Junio, cuando la CADENA HUMANA unió Iruña y Durango. Un día inolvidable para quienes estuvimos allí, y en el que todo aconteció estupendamente. Superamos todas las previsiones. Recién creado el equipo de trabajo en el mes de Enero, el reto era unir a 55 personas, y al final hemos sido 350. ZORIONAK!!!
    Todo eso no hubiera sido posible sin tu participación, sin la ilusión y la energía que todos juntos hemos volcado en el proyecto. Eskerrik asko Lezama!!
    Tomando como eje lo que nos une, hemos conseguido la unidad que hacía mucho tiempo no veíamos en Lezama. Y esto no ha hecho más que empezar, porque el pueblo somos la llave, porque el camino lo tenemos que hacer entre todos. ¡Cojamos el tren a favor del derecho a decidir! ¡Escribamos entre todos en la hoja en blanco que tenemos en las manos QUÉ Y CÓMO hacer el camino en adelante! ¿Cuál es tu propuesta de cara a los próximos pasos?
    Al final del verano empezaremos a recoger las aportaciones para ir construyendo el camino. No pierdas la oportunidad de participar. ¡Te necesitamos!
    LEZAMAKO GURE ESKU DAGO Lezama Bizirk