• Abril
    GURE ELKARTASUNA OXANGOTI KULTUR ELKARTEAREKIN
    HAUXE DA OXANGOITI KULTUR ELKARTETIK JASOTAKO OHARRA, GURE ELKARTEAREN ELKARTASUNA ESKATZEN ETA GURE BAZKIDEI HELARAZI DIEZAIEGUN. LEZAMA BIZIRIK ELKARTEKO ZUZENDARITZAK ESKAERAREKIN BAT EGITEA ERABAKI DU ETA , ONDORIOZ, GURE ELKARTASUNA ADIERAZI ETA OHARRA BAZKIDEI BIDALI DUGU. HALABER ZAPATUAN, APIRILAK 12AN , KONBOKATU DIREN MANIFESTAZIOA ETA BERTSO AFARIRA JOATEKO DEI EGITEN DIEGU BAZKIDE ETA LAGUN GUZTIEI ( BERTSO AFARIRAKO TIKEAK OXANGOITI TABERNAN DAUDE SALGAI 20 EUROTAN)

    ESTA ES LA NOTA ENVIADA POR LA ASOCIACION CULTURAL OXANGOITI, SOLICITANDO LA SOLIDARIDAD DE NUESTRA ASOCIACION Y SU DIFUSIÓN A SOCIOS Y SOCIAS. LA JUNTA DIRECTIVA DE LEZAMA BIZIRIK HA DECIDIDO APOYAR LA PETICIÓN Y , EN CONSECUENCIA, MOSTRAMOS NUESTRA SOLIDARIDAD Y HEMOS ENVIADO A SOSIOS Y SOCIAS LA NOTA. ASÍMISMO HACEMOS UN LLAMAMIENTO A SOCIXS Y AMIGXS PARA QUE ACUDAN A LA MANIFESTACIÓN Y A LA BERTSO AFARIA EN APOYO A OXANGOITI QUE SE HAN CONVOCADO PARA EL SÁBADO 12 DE ABRIL ( LOS TIKES PARA LA BERTSO AFARIA ESTÁN A LA VENTA EN LA TABERNA OXANGOITI AL PRECIO DE 20 EUROS)

    OXANGOITI LIBRE

    Dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete, duela 12 urtetik hona 35/02 sumarioa martxan dagoela. “Herriko” tabernen auzia izenez ezagunagoa den sumario honetan 35 pertsona daude inputatuta eta 110 herriko taberna eta elkarte kultural enbargatzeko zorian. Hauen artean Oxangoiti dagoelarik.
    E.T.A.ren finantziazio aparatuaren parte izateaz akusatzen zaigu, hau da, Oxangoiti, E.T.A.rentzat diru sarrerak lortzeko enpresa bat da fiskaltzaren ustez, eta hori dela eta itxi nahi dute. Akusazioaren zentzugabekeria agerikoa den arren honen atzetik dagoen helburu politikoa argia da. Euskal-Herriak urte luzez bizi izan duen gatazkari irtenbidea emateko gizartearen esparru desberdinetatik eman zaion bultzadari uko eginez, esperantzarako ireki diren ate berrie muzin eginez, Espaniar gobernuak konfrontaziorako tresnak mantendu ez-ezik azkartu ere egin ditu, eta horren ondorioa da eta ez besterik auzi honen zergatia.
    Oxangoitik 18 urte bete zituen iazko uztailean. Adinez nagusi egin den honetan itxi nahi dizkiote ateak. 18 urte hauetan Oxangoiti Kultur Elkartea ezkerzale eta abertzaleon biltoki izan da, askorentzako gure bigarren etxea. Baina Oxangoitiren benetako xedea, Lezamarentzat eta lezamarrontzat gure ideiak, ilusioak, emozioak, nahiak eta ametsak lantzeko eta adierazteko gune bilakatzea izan da. Batzuetan asmatu izan dugu horretan, beste batzuetan ez horrenbeste... baina herritar eta herriko elkarte guztientzat zabalik izan ditu eta ditu bere ateak. Zuotako askorekin elkarlanean burutu ditugu hainbat ekimen, beste batzuontzat zuon ekimenak burutzeko eskeini dizuegu gure txokoa eta guztiok probestu dugu Oxangoitiko giroa tragotxo bat hartuz lagunekin berriketan aritzeko.
    Guzti hau da galtzeko zorian duguna, Lezamatar biren lanpostuaz gain lezamatar guztiontzako zabalik dagoen kultur ekintzailea.
    Oxangoitiko kide garenok ez gaude faxismoaren aurrean men egiteko prest. Eta beraien bortizkeriari, imaginazioz, ilusioz, kemenez eta batez ere elkartasunez egingo diogu aurre. Eta hori da hain zuzen ere zuoi eskatzera gatozena, ELKARTASUNA. Oxangoiti kultur elkartearen askatasunaren aldeko elkartasuna.
    Horretarako estimatuko genuke zuon bazkide diren guztioi orritxo hau zabaltzea eta baita orri hau bera zuon elkartearen zigilu edo sinadurarekin Oxangoiti kultur elkarteari igortzea.
    Zuon elkartasuna aurretik eskertu gura genuke, batera kantatzen duen herri bat ez delako inoiz hilko.

    Oxangoiti Kultur Elkartea




    OXANGOITI LIBRE
    Ya habrá llegado a vuestro conocimiento que el sumario 35/02 está listo para sentencia. Más conocido como el caso de los “herrikos”, este sumario abierto hace ya doce años tiene imputadas a 35 personas y amenazadas con el cierre 110 herriko tabernas y asociaciones culturales.
    Se nos acusa de pertenecer al aparato de financiación de E.T.A.. Según la Fiscalía, Oxangoiti Kultur Elkartea es una empresa creada para conseguir ingresos económicos para E.T.A.. Siendo la sinrazón de la acusación tan evidente, no hace más que constatar que nos encontramos ante un juicio político cuyo objetivo no es otro que obstaculizar y dinamitar los pasos dados por la inmensa mayoría de la sociedad vasca en pos de una solución pacífica a un conflicto político-armado que sufrimos durante demasiado tiempo.
    Oxangoiti cumplió 18 años el pasado verano. Paradójicamente es con la mayoría de edad con la que quieren cerrar sus puertas. Durante estos casi 19 años Oxangoiti ha sido lugar de encuentro de abertzales y ezkertzales. Para much@s de nosotr@s nuestr@ segunda casa. Pero la verdadera razón de ser de Oxangoiti es ofrecer a Lezama y a l@s lezam@rras un lugar en donde poder expresar y compartir nuestras ideas, ilusiones, emociones, sueños y deseos. A veces lo hemos conseguido otras veces habremos cometido errores..... pero tod@as l@s vecin@s y asociaciones de Lezama han tenido y tendrán abiertas nuestras puertas . Con much@s de vosotr@s hemos llevado a cabo varias actividades conjuntas, much@s otr@s habéis podido utilizar nuestro local para llevar a cabo las vuestras, y tod@s hemos pasado ratos agradables tomando un pote en compañía de amig@s .
    Todo esto es lo que podríamos perder, a parte de dos puestos de trabajo para dos Lezamarras , un imporytante activo cultural que tiene mucho que ofrecer al pueblo.
    L@s soci@s de Oxangoiti no estamos dispuest@s admitir semejante injusticia y responderemos a su violencia utilizando las armas que mejor conocemos y que más daño les hacen: imaginación, ilusión, arrojo y sobre todo solidaridad. Y es esto lo que os queremos pedir mediante esta misiva, SOLIDARIDAD. Solidaridad a favor de la libertad de Oxangoiti Kultur Elkartea,
    Por eso os agradeceríamos que propagarais esta hoja entre vuestr@s soci@s, y así mismo que la reenviarais a Oxangoiti Kultur Elkartea con vuestro sello o firma.
    Gesto de solidaridad que agradecemos de antemano. Os esperamos en Oxangoiti para brindar con vosotr@s por un futuro esperanzador.


    Oxangoiti Kultur Elkartea Lezama Bizirk