• Octubre
    GARRAIO PUBLIKORAKO TXARTEL BAKARRAREN ALDE. TXORIERRIN BE BAI.


    Bizkaian Garraio-Sistema Publikoa Bateratu eta Txartel Bakarraren aldeko Foroa aurkeztu da jadanik egun hauetan, bere aurkezpena publikoa mugimendu sozialen aurrean egin da. Eguzkik sindikatuekin, auzo elkarteekin eta mugimendu sozialekin batera lan egin du foro hau sortzeko. Garraio-sistema publikoa bateratuaren  eta mugikortasun jasangarriagoaren alde dauden taldeentzat eta pertsonentzat irekia dago indar handiagoa lortzeko.
    Garraio publikoko sistema on batek eskualde guztien mugikortasun eraginkorragoa eta garapen ekonomiko hobea ekarri behar du. Ekitate soziala bermatu behar du, joan-etorriak askatasunez eta baldintza berdinetan egiteko eskubidea, erabiltzaileen inguruabarrak kontuan hartuz. Elkartasun-irizpideetan oinarritu behar du, izaera soziala lehenetsiz ordutegi, tarifa, ibilbide eta abarretan, errentagarritasun ekonomikoko parametrotan ezarri gabe.
    Garraio publikoa pribatua baino lau bider merkeagoa da eta, gainera, mugikortasun iraunkorragoaren funtsezko zutabeetako bat da: auzo, herri eta hiri garbiagoak, seguruagoak, sozialagoak eta kutsadura gutxiagokoak ematen dizkigu, efizientzia energetikoa eta kutsadura-mailak gutxitzea dakarrenez gero.
    Txorierrin bereziki garrantzi handia du horrelako mugimendua aurrera jotzeak , txorietar guztiek Eusko Tren eta Metro 3.lerroarekin dugun problematika kontuan harturik. Lotsagarria da txorietar guztiekin egiten duten iruzurra, Metrok zerbitzen dituen herrietako edozein bidaiarik ordaintzen dutena biderkatzen digutelako. Lezama Bizirk