• Noviembre
    EZ ADIORIK IGOR
    Ez adiorik , Igor

    Gogoan zaitugu orain,
    borrokan eta aisian,
    guda eta bakian,
    eta beti egokian.
    Kemena eta
    gaitasun handian
    maisu izan zaitugu
    honetan guztian;
    eta, batez ere,
    laguntan, egian.

    Adiskide handi bat
    badoakigunez,
    hemen gagoz minez;
    ez dugu nahi hala ere
    aritu saminez.
    Lagun aparta ta
    onbera zinenez,
    bertsuok ahal den eta
    alaienak bitez
    ez adiorik zuri
    Igor, inola ere ez.



    Lezama Bizirk