• Noviembre
    ELKARTEEI LAGUNDU, BAINA "LOTERIA NAZIONAL ESPAÑARRA" EZ EROSI
    Loteria "nazionala" salerosteko egunak ailegatu dira. Elkarteek, han eta hemen gabiltza laguntza ekonomikoa eske eta, oraindik, kasu askotan , loteria "nazionala" ( Españako nazioa jakina) eskeintzen dugu laguntza hori lortzeko. Normalean 5 euroko partizipazioa eskeintzen da , horietatik 4 euro "jokatzeko", eta gelditzen den euroa elkartearentzat utzita. Lezama Bizirik elkartean uste dugu , "tradiziozko" eta , askotan, konpromisozko joera honek gutxienezko hausnarketarako eman beharko ligukeela elkarte eta herritar guztioi...

    5 €ko partizipazio hori hartzen dugun bakoitzean, egia da 1€ ematen diogula saltzen digun elkarteari laguntza moduan eta hori ondo dago baina , zer pasatzen da beste 4 €kin? .

    Ikus dezagun. 4€ horietatik Estatu españarrarentzat - koroa, ejerzitoa, Guardia Zibila, Polizia- dira: batetik, %30a (1,2 €) zuzenean jasotzen du, eta bestetik, sarietarako gelditzen diren 2,8€ horien %20a (0,56€) zergen bitartez jasoko du. Hau da, guztira, 5 €ko partizipazioa erosten dugun bakoitzean, elkarte horri laguntzen diogu baina batez ere estatu espainarra finantziatzen dugu 1,76€ko "diru laguntzarekin", agian gero, gure herrian askotan eta orain Catalunyan ikusi dugun bezala, gure kontra erabiltzeko inolako kupida barik.

    Hau dela eta herritar zein elkarte guztiei "elkartasun kate" faltsu honekin amaitzea eskatzen diegu. Tamalgarria da elkarte bati laguntzeko aurretik estatu zapaltzaile bati gehiago lagundu behar izatea. Diru laguntza eskatzeko ahalegin gaitezen bada elkarteok beste bideak topatzen , eta elkartei laguntzeko eska ditzagun herritarrok beste tresna duinagoak eta koherenteagoak .

    Lezama Bizirk