• Mayo
    ELIKADURA BURUJABETZA EUSKAL HERRIAN
    EHNE-Bizkaia- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea eta Bizilur – Lankidetza eta Herrien Garapenerako Erakundeak- antolatu duten “Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herria” dokumentalaren estrenaldira gonbitea bidali digute...
    Hauxe gonbidapena:

    Lagun agurgarriok,


    Gutun honen bidez, EHNE-Bizkaia- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea eta Bizilur – Lankidetza eta Herrien Garapenerako Erakundeak- antolatu dugun “Bide berriak; elikadura burujabetza Euskal Herria” dokumentalaren estrenaldira gonbitea bidaltzen dizuegu. Hori dela eta, zuregana jotzen dugu zu ospakizun horretara gonbidatzeko.

    Estrenaldia ekainaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan izango da Bilboko Kafe Antzokian.

    Ekimen hau agente sozial ezberdinekin, sindikalak nahiz instituzionalak, eraikitzen hari garen estrategia zabal baten baitan kokatzen da, elikadura burujabetzaren alde gure gertuko eremuan nahiz mundu mailan aurrera egin ahal izateko.

    Dokumental honen bidez, Euskal Herrian dagoen eredu agroindustrialaren ondorioak erakutsi nahi ditugu, eta honen aurrean, bertako nahiz munduko nekazal sektoretik eraikitzen hari den alternatiba nabarmendu: elikadura burujabetza. Zazpi probintzietako esperientzien bidez, elikadura burujabetza gure herri eta hirietan aurrera doan errealitate bat dela ikusiko dugu, gure inguruko pertsona askoren ilusioa piztuz.

    Estrenaldian dokumentalaren protagonisten eskutik aurkezpen bat egingo da, baita honako ekimena kokatzen den komunikazio eta aliantzen eraikitzearen estrategia zabalaren inguruan ere.

    Emanaldiaren ondoren etorri diren pertsoneei lunch bat eskeiniko zaie.

    Lekua mugatua denez, zuen bertaratzearen baieztapena eskertuko genuke hurrengo helbide elektronikora: euskalherria@bizilur.org edo hurrengo telefonora: 688659076

    Jaso ezazue agur bero bat Ehne Bizkaia eta Bizilurretik.


    Lezama Bizirk