• Noviembre
    EKONOMIA SOLIDARIOAREN AZOKA BILBON AZAROAREN 16AN
    REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren Azoka antolatzen du. Ekimena, Bilboko Zabalguneko Plaza eta Merkatuan azaroaren 16 eta 17an ospatuko da.
    Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Sektore ezberdinetan, hala nola, ekoizpen, zerbitzu, merkaturatze, kontsumo edo finantza-sektorean jarduten da, bere bideragarritasuna, ingurune-errentagarritasun integral, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez.Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu. Guzti horretarako, azokan lau gune ezberdin egongo dira: Azoka (erakusketa eta salmenta), Aretoa (hitzaldiak eta aurkezpenak), Txiki Gune (txikientzako jarduerak) eta Txozna (barra, kupela, taloa,…). Lezama Bizirk