• Octubre
    EKIDAZU ABESBATZA KALE GORRIAN UTZI NAHI DU UDAL GOBERNUAK
    Oraintxe jakin berri dugunez , Udal Gobernuak entsaioetarako lokalatik kanpora bota nahi du Lezamako Koroa.
    Hamaika urte euskal kulturaren alde jardun eta Lezamako izena eskenatokietatik eraman ondoren desagertzeko arrisku larrian aurkitu daiteke EKIDAZU, alkatetzaren aginduagatik.
    Kultur aretoa omen da musikarako gutxienezko baldintzak bete dituen leku bakarra Lezaman eta horrexegatik Lezamako Abesbatzak urte asko darama erabiltzen entsaioetarako. Baina badirudi pisuzko arrazoi hori ez dela nahiko izan alkateak jarritako aitxakien ondoan : Aretoa “Bailes de Salon” eta “Sevillanas” delako klaseak emateko behar omen dute asteko lan egun guztietan . Harrigarria eta benetan sinesgaitza!.
    Lezama Bizirik elkarteak gure elkartasun osoa helarazten diogu Ekidazuri eta arazo larri honi irtenbide arrazionala emateko gure laguntza osoa eskeintzen diogu.
    Bitartean , agian , Sevillako udalarekin jarri beharko zuten harremanetan, ea modurik duten handik herriko euskal kultura suspertzen laguntzeko.

    Lezama Bizirk